Miguel Santosek auto istripua izan du, baina egonkor dago
Miguel Santos Lagun Aro GBCko ohorezko presidentea larri zauritu da gaur goizean, 11:20ak aldera, Etxagarateko mendatean jazotako auto istripuan. Azken orduko albisteek diotenez, Miguel Santosek ez du barne lesiorik, eta egonkor dago.
Santosen Mercedes Benz autoa Gasteizko norabidean zihoan, eta, argitu gabe dauden arrazoiengatik, irauli egin da. Istripuaren lekuan bertan artatu dute Santos, baina berehala Donostia Ospitalera eraman dute.
1951. urtean jaio zen Miguel Santos, Iruñean. Egun Lagun Aro GBCko ohorezko presidentea da. Aurretik, Fernando Hierro, Luis Milla, Jose María Bakero, Xabi Alonso edo Davor Suker bezalako jokalariak ordezkatu zituen 2005. urtean, Realeko presidente kargua eskuratzeko hautagaitza aurkeztu zuen.