Partidarik irabazi gabe jarraitzen du Lagun Arok
Lagun Aro GBCk 77-75 galdu du UCAM Murtziaren aurka, eta garaipena ezagutu gabe jarraitzen du 2012-2013ko Endesa Ligan. Orain arte jokatu dituen lau partidetataik, laurak galdu ditu talde gipuzkoarrak.
Partida erritmo biziarekin hasi zen, eta lehen laurdena parekatua izan zen. Ucam Murtziak saskirtazea lortezn zuen bakoitzean Lagun Aroren erantzuna jasotzen zuen, eta alderantziz. Laurdenaren azken minutuan bi puntuko abantaila eskuratu zuen talde donostiarrak (21-23).
Bigarren laurdenean Gipuzkoa Basketek agindu du, eta Sito Alonsok zuzentzen duen taldea nagusi izan da. Abantaila politak hartu zituen talde gipuzkoarrak, eta atsedenaldira 38-45eko emaitzarekin iristea lortu zuen.
Atsedenalditik bueltan iritsi zen Lagun Aroren unerik txarrena. UCAM Murtziak azkar berdindu zuen partida (49-49), eta abantaila lortu zuen. Hirugarren laurdena bost puntuko abantailarekin bukatzea lortu zuen etxeko taldeak (63-58).
Azken laurdeneko azken segundoan erabaki zen partida. UCAM Murtziak abantaila zuen, baina Lagun Arok ez zuen etsi, eta aldeak murriztea lortu zuen. Amaierarako hamabi segundo falta zirenean puntu bakarrera jarri zen GBC (76-75). Murtziakoek jaurtiketa libre bat sartu zuten, eta 77-75eko emaitzarekin, azken jabetza gipuzkoarrentzat izan zen. Berdinketa lortzeko ahalegina egin zuten gipuzkoarrek, baina azken jaurtiketan ez zuten asmatu. Horrenbestez, UCAM Murtzia izan zen irabazlea (77-75).
Fitxa teknikoa:
77. UCAM Club Baloncesto Murcia (21+17+25+14):
(6).
75. Lagun Aro GBC GBC (23+22+13+17):
(4) eta Kusksiks (11).
Epailea: Juan Luis Redondo, Carlos Peruga eta Jorge Martinez Fernandez.
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok Bastien Vautier aurkeztu du: “Dibertigarria izango da Miribillan jokatzea, atsegina”
Bilboko taldeak, asteartean, 2026-2027 denboraldirako egin dituen fitxaketako bat aurkeztu du. Jokalari frantziarrak adierazi duenez, erraza egin zaio Bilboko klubean bertakotzea.
Gedna Capel: “Defentsan ekarpen handia egin dezaket”
Mirai Euskotrenek Gedna Capel aurkeztu du Donostian. Kataluniako hegal-pibota Azul Marino Mallorcatik dator, urtebeterako. Kataluniarra pozik dago klubak berarengan jarri duen konfiantzarekin eta "defentsan eta erreboteetan ekarpen handia" egin dezakeela adierazi du. (Bideoa gazteleraz)
Araskik Julieta Mungo eta Mireia Sanz aurkeztu ditu
Araskik berebi fitxaketa berriak aurkeztu ditu: Julieta Mungo eta Mireia Sanz. Mungo Ardoitik heldu da Gasteizera eta denboraldi baterako sinatu du. Sanz, bere aldetik, 19 urteko eta etorkizun handiko jokalaria da eta 2028ra arte sinatu du. (Bideoa, gazteleraz)
Manex Ansorregi, bere aurkezpenean: “Nire helburua egunero lan egitea eta hobetzea da”
Gaur aurkeztu du Surne Bilbaok Manex Ansorregi. Azkoitiko jokalaria Gipuzkoa Basketetik iritsi da Surne Bilbaora, eta aurten debutatuko du Endesa Ligan.
Kutxabank Araskik Aleksandra Stanacev eta Kristina Racovic aurkeztu ditu
Kutxabank Araskik bi jokalari aurkeztu ditu: Aleksandra Stanacev joko-antolatzailea eta Kristina Racovic hegal-pibota. Endesa ligan jokatutakoak dira Serbiako eta Montenegroko jokalariak.
A.J. Lawson hegalekoa aurkeztu du Baskoniak
A.J. Lawson hegalekoaren aurkezpen ofiziala egin du Baskoniak. NBAn esperientzia du kanadarrak, eta talde arabarrari “erasoan zein defentsan laguntzeko” iritsi dela adierazi du ekitaldian.
Khalifa Diopek Kosner Baskonia utzi du, eta Cleveland Cavaliers taldean arituko da
Pibot senegaldarrak hiru denboraldi eman ditu euskal taldean, eta, guztira, 138 partidatan kantxaratu da, Endesa Liga eta Euroligako norgehiagokak kontuan izanik. Errege Kopa bat irabazi du, 2026koa.
EITBk Endesa Ligako partidak emango ditu hurrengo bi denboraldietan
Denboraldi bakoitzean, hamar neurketa emango ditu, eta Kosner Baskonia eta Surne Bilbao izango dira protagonista horietan. 2026-2027 denboraldian, gainera, bi euskal taldeek azaroaren 22an jokatuko duten partida ere ikusgai izango da. EITBk telebistako bere kateetan eta kirolakeitb.eus Kiroletako bere atarian emango ditu.
Azu Muguruza: “Identitatea sortzeko unea da, taldearen DNA”
Taldeko zazpi jokalari mantentzen dituzten arren, Mirai Euskotrenek ez du ondo hasi 2026-27 denboraldia. Azu Muguruza entrenatzaileak adierazi duenez, "nortasuna sortzeko unea da". (Bideoa gazteleraz)
Lara McSpadden pibot australiarrak Inversus Gernikan jokatuko du
27 urteko jokalaria 1,94 metro luze da, eta bere herrialdeko ligako Sydney Flames taldetik dator.