Barandikaren lesioak Eusko Label Winter Serieseko finala atzeratzea ekar lezake
Puntista gernikarrak, astelehenean, finalerdietako ligaxkako laugarren jardunaldiko partidan, pilotakada oso gogorra jaso zuen; ondorioz, haustura du ukondoan, eta hurrengo orduetan edo egunetan erabakiko dute ebakuntza egingo dioten ala ez.
Thibault Basque, Xabi Barandika aldageletan lagundu nahian. Argazkia: Eraman!
Xabi Barandikak lesioa izan zuen 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako laugarren jardunaldian, astelehen gauean, eta, horren ondorioz, litekeena da txapelketako finala atzeratzea; hasierako aurreikuspena zen final hori otsailaren 15ean jokatzea. Puntista gernikarrak, neurketako bigarren jokoan, pilotakada oso gogorra jaso zuen, eta, hori dela eta, haustura duka ezker ukalondoko 'olekranon' hezurrean, eta hurrengo orduetan edo egunetan erabakiko dute ebakuntza egingo dioten ala ez.
Testuinguru horretan, astelehenean Barandika-Basque eta Goitia-Lekerika bikoteen arteko norgehiagoka jokatu zuten. Bigarren jokoan, emaitza 12-12koa zela, Goitiak erreboteatu egin zuen pilota bat, eta pilotak, markinarraren zestatik aterata, Barandika jo zuen; azken hori segituan gelditu zen etzanda kantxan.
Barandika aldageletan sartu zen, eta segituan artatu zuten bertan; minutu batzuen buruan, kantxara itzuli zen. Partida amaitu arte eutsi zion minari, eta tanto erabakigarria egitea lortu zuen; tanto horrek jokoa eman zien Barandikari eta Basqueri, 15-14.
Lehenengo jokoan, Barandika eta Basque 15-6 gailendu ziren, eta, hortaz, Eusko Label Winter Serieseko final handirako sailkatu dira. Txapelak jokoan izango diren partida otsailaren 15erako zegoen aurreikusita (igandea da egun hori, eta finala 12:00etan hastekoa zen); hala ere, litekeena da final hori atzeratzea, aurrelariaren lesioa tarteko.
Arestian esan bezala, hurrengo orduetan eta egunetan zehaztuko dute Barandikari ebakuntza egingo dioten ala ez.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Label Winter Series finaleko jokaldi onenak
Johan Sorozabalen eta Thibault Basqueren garaipenarekin eman zion amaiera Eusko Lanbel Winter Series 2025-2026 txapelketak, otsailaren 15ean, Gernikan. Alex Goitia eta Unai Lekerika garaitu zituzten iparraldekoek final estu baten ondoren.
2025-2026ko Eusko Label Winter Series txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketak 18 jardunaldi izango ditu, eta urriaren 27an hasiko da. Partida guztiak astelehenez jokatuko dira, finala izan ezik (otsailaren 15ean, igandez). Topaketak ETB1en eta eitb.eus izango dira ikusgai.
Giro bikaina Eusko Label Winter Series txapelketako finalean
Zale mordoa bildu da Gernikako Jai Alai pilotalekuan Eusko Label Winter Series txapelketako finalaz gozatzeko.
Johani eta Basqueri Winter Serieseko txapelak eman dizkien azken tantoa
Johanek eta Basquek irabazi dute 2025-2026ko Winter Series txapelketa. Final lehiatua izan da, eta Goitiaren azken tantoko akatsak Iparraldekoei eman dizkie txapelak.
Basque: "Mundu guztiak nahi du irabazi Winter Seriesa, eta oso harro nago"
Johan eta Basque oso pozik agertu dira garaipena eskuratu ostean, eta euren gertukoei eskaini dizkiete txapelak, Barandikari aipamen berezia eginez.
Johan eta Basque, 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko txapeldunak
Igandean jokatutako finalean, Johan Sorozabalek eta Thibault Basquek Alex Goitia eta Unai Lekerika menderatu dituzte, hiru jokotan: 15-10, 14-15 eta 5-1. Garaipena eskuratu duten puntistek aurreneko aldiz jantzi dute Winter Serieseko txapela.
Zuzenean, 2025-2026ko Winter Series txapelketaren finala: Johan-Basque vs Goitia-Lekerika
Ikusi zuzenean 2025-2026 edizioko Eusko Label Winter Series txapelketaren finala, igande honetan, otsailaren 15ean, 11:30etik aurrera, Gernikako Jai Alaitik.
Barandika: "Final potentea ikusiko dugu"
Xabier Barandikak Winter Serieseko final handirako txartela lortu zuen, baina, finalerdietan min hartuta, ezingo du partidarik garrantzitsuena lehiatu. Nola ikusten du gernikarrak finala?
Alex Goitia: “Txapela lortzeko borrokatu behar dugu, eta etxera txapelarekin joan behar dugu”
Alex Goitiak eta Unai Lekerikabeaskoak Eusko Label Winter Series 2025-2026 txapelketako finala jokatuko dute igandean, otsailaren 15ean, Thibault Basqueren eta Johan Sorozabalen aurka. Partidaren atarian, Goitia eta Lekerekin egon gara eta bertan egotea “egindako lanaren fruitu” dela azaldu digute. Biak ala biak txapela etxera eramateko gogoz daude.
Imanol Lopezek Gernikako Jai Alai frontoian egindako azken tantoak
Imanolek agur esan zion Jai Alai frontoiari, Gernikan bildu ziren zale eta jarraitzaileek omenaldi beroa egin zioten, eta atzelari zumaiarrak horren neurrian jardun zuen. Garaipenik ez, baina horrelako tanto ikusgarriak oparitu zizkigun.