Goitia-Lekerika bikoteak Urreisti eta Lopez hartu ditu mendean, partida amaiera polemiko batean
Bikote bizkaitarrak hiru jokotan (13-15, 15-10 eta 4-5) irabazi dio gipuzkoarrari, polemikak markatutako bukaera batean.
Alex Goitiaren eta Unai Lekerikaren ospakizuna, epaileen azken erabakia ezagutu ostean. Argazkia: Eraman
Urreisti-Lopez eta Goitia-Lekerika, lehen faseko multzoko bi liderrak, elkarren aurka neurtu dira gaur Gernikan, Eusko Label Winter Serieseko finalerdien ligaxkaren lehen jardunaldian. Bigarren bikoteak lortu du garaipen baliotsua hiru jokotan (13-15, 15-10 eta 4-5), zeresana emango duen azken tanto polemiko batekin.
Bi bikoteek 9 punturekin bukatu zuten sailkapen fasea, bi garaipen eta porrot bana jasota, eta finalerdietan neurtu dituzte, lehen aldiz, elkarren aurka indarrak.
Partida hasieran erritmo falta izan da eta bi bikoteek huts asko egin dituzte; Urreisti eta Lopez nagusi izan dira tanto askotan, baina ez dute bukatzen asmatu bizkaitarren defentsa bikainagatik. Jokorik ezean emozioa izan da nagusi, berdinketa ugari izan baitira lehen jokoaren azken txanpara arte. Jokoaren amaiera horretan, Goitia eta Lekerika aurkariak baino egokiago aritu dira markagailua euren alde makurtzeko (13-15), zorte apur batekin ere.
Bigarren jokoan, gipuzkoarrek kolpea itzuli diote bikote bizkaitarrari, ez lan handia egin eta sufrimendurik gabe. Mutrikuko aurrelariak eta Zumaiako atzelariak abantaila ederra lortu dute jokoaren amaieran, Goitiaren pare bat opariri esker. Markina-Xemeingo aurrelaria partidatik deskonektatu da une batez, eta bikoteak garesti ordaindu du. Urreistik, nahiz eta partida osoan oso fin ez ibili, jokoa ixten asmatu du (15-10).
Berdinketa hausteko hirugarren jokoan, Urreisti eta Lopez ere agintzen hasi dira eta aurkariei 3-0eko partziala sartu diete. Ondoren, Lekerikak bi pareta bikain bat egin du erreakzionatu nahian, baina 4-1ekoarekin ezinezkoa zirudien. Lopezek, ordea, ez du pilota bat sartzen asmatu eta Urreistik 4-4ko berdinketa jarri duten bi akats egin ditu jarraian.
Azken tantoa polemikoa izan da; izan ere, gipuzkoarrek pilota bat Lekerikaren zestan bote egin eta erabat atera dela eskatu dute. Jarraian, bizkaitarrek Urreistik aldez aurretik zestarekin pilota ukitu duela eskatu dute. Epaileek bigarrenei eman diete arrazoia (4-5).
Datorren astelehenean, finalerdietako bigarren jardunaldia jokatuko da: Barandika-Basque vs Johan-Gorka.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Label Winter Series finaleko jokaldi onenak
Johan Sorozabalen eta Thibault Basqueren garaipenarekin eman zion amaiera Eusko Lanbel Winter Series 2025-2026 txapelketak, otsailaren 15ean, Gernikan. Alex Goitia eta Unai Lekerika garaitu zituzten iparraldekoek final estu baten ondoren.
Giro bikaina Eusko Label Winter Series txapelketako finalean
Zale mordoa bildu da Gernikako Jai Alai pilotalekuan Eusko Label Winter Series txapelketako finalaz gozatzeko.
Johani eta Basqueri Winter Serieseko txapelak eman dizkien azken tantoa
Johanek eta Basquek irabazi dute 2025-2026ko Winter Series txapelketa. Final lehiatua izan da, eta Goitiaren azken tantoko akatsak Iparraldekoei eman dizkie txapelak.
Basque: "Mundu guztiak nahi du irabazi Winter Seriesa, eta oso harro nago"
Johan eta Basque oso pozik agertu dira garaipena eskuratu ostean, eta euren gertukoei eskaini dizkiete txapelak, Barandikari aipamen berezia eginez.
Johan eta Basque, 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko txapeldunak
Igandean jokatutako finalean, Johan Sorozabalek eta Thibault Basquek Alex Goitia eta Unai Lekerika menderatu dituzte, hiru jokotan: 15-10, 14-15 eta 5-1. Garaipena eskuratu duten puntistek aurreneko aldiz jantzi dute Winter Serieseko txapela.
Zuzenean, 2025-2026ko Winter Series txapelketaren finala: Johan-Basque vs Goitia-Lekerika
Ikusi zuzenean 2025-2026 edizioko Eusko Label Winter Series txapelketaren finala, igande honetan, otsailaren 15ean, 11:30etik aurrera, Gernikako Jai Alaitik.
Barandika: "Final potentea ikusiko dugu"
Xabier Barandikak Winter Serieseko final handirako txartela lortu zuen, baina, finalerdietan min hartuta, ezingo du partidarik garrantzitsuena lehiatu. Nola ikusten du gernikarrak finala?
Alex Goitia: “Txapela lortzeko borrokatu behar dugu, eta etxera txapelarekin joan behar dugu”
Alex Goitiak eta Unai Lekerikabeaskoak Eusko Label Winter Series 2025-2026 txapelketako finala jokatuko dute igandean, otsailaren 15ean, Thibault Basqueren eta Johan Sorozabalen aurka. Partidaren atarian, Goitia eta Lekerekin egon gara eta bertan egotea “egindako lanaren fruitu” dela azaldu digute. Biak ala biak txapela etxera eramateko gogoz daude.
Imanol Lopezek Gernikako Jai Alai frontoian egindako azken tantoak
Imanolek agur esan zion Jai Alai frontoiari, Gernikan bildu ziren zale eta jarraitzaileek omenaldi beroa egin zioten, eta atzelari zumaiarrak horren neurrian jardun zuen. Garaipenik ez, baina horrelako tanto ikusgarriak oparitu zizkigun.
Gernikako Jai Alai pilotalekuak agur esan dio Imanol Lopez atzelari handiari
Zumaiako atzelariak esan duenez, "uste baino lasaiago" egon da. Hala ere, "eguna arraro samarra" izan dela onartu du. "Oso eskertuta nago, Gernikan hasi nintzen, eta hemen bukatu dut, oso polita da", azpimarratu du. "Pozik nihoa", erantsi du.