Urrutiak eta Basquek Olharan eta Zabala menderatu dituzte, eta gakoa izan ahal den garaipena eskuratu dute
Thomas Urrutiak eta Thibault Basquek Jean Olharan eta Jon Zabala hartu dituzte mendean, 2024-25eko Eusko Label Winter Seriesko bigarren jardunaldian, bi jokotan, 15-13 eta 15-12, Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan, txapelketako B multzoan, ligaxkan, astelehenean. Hala, Urrutiak eta Basquek lau puntu dituzte sailkapenean, eta finalerdietako ligaxkan sartzeko giltzarria izan litekeen aurrerapausoa eman dute; Olharan eta Zabala, ordea, hurrengo partidan saiatuko dira eskuratzen aurreneko puntuak.
Norgehiagoka gogorra izan da, parekatua, oso lehiatua, erritmo bizi-bizikoa. Olharanek eta Zabalak, lehenengo jokoan, hobeto ekin diote neurketari, eta aurrea hartu dute markagailuan, alde txikiarekin bada ere. Atsedenaldian, Paueko aurrelaria eta Markina-Xemeingo atzelaria 8-6 ari ziren nagusitzen, Zalantzen Txokoa izenekoak zortzigarren tanto hori eman baitie, baina Ipar Euskal Herriko bi puntisten erreakzioa oso ona izan da, eta, azkenean, Urrutiak eta Basquek indarra baliatu dute eta jokoa poltsikoratu.
Bigarren jokoan, tantoak laburragoak izan dira; ematen zuen partidaren gogortasunak eragina zuela lau pilotariengan. Oso parean aritu dira bigarren setean ere, baina, une erabakigarrietan, Urrutiak eta Basquek aurkariek baino gehiagotan asmatu dute. Garaipenak B multzoko buruan utzi ditu irabazleak, Aritz Erkiagarekin eta Ion Ibarluzearekin berdinduta.
Zure interesekoa izan daiteke
Imanol Lopezek, astelehenean, agur esango dio Gernikako frontoiari profesional gisa
"Mariskal" handiak erretiroa hartuko zuela iragarri urrian, eta ezustean, Winter Series txapelketaren aurkezpenean. Astelehenean, zumaiarrak eta Urreistik Olharan eta Basque izango dituzte aurkari.
Eusko Label Winter Series txapelketaren finalerdietako ligaxkaren 5.jardunaldiko hiru tanto onenak
Alex Goitiak eta Johan Sorozabalek egin dituzte Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako bosgarren jardunaldiko tanto onenak.
Lekerika: "Gaur hasieratik dena ematera atera gara, eta neurketa ona jokatu dugu"
Alex Goitiak eta Unai Lekerikak erraz irabazi diete Johan eta Gorka Sorozabali bi jokotan (15-6 eta 15-8) Eusko Label Winter Series txapelketako finalerdietako ligaxkako bosgarren jardunaldian. Horrela, bikote bizkaitarrak otsailaren 15eko finalerako txartela lortu du.
Goitiak eta Lekerikak bi jokotan gainditu dituzte Sorozabal anaiak, eta finalean sartu dira
Bizkaitarrek finalerako txartela lortu dute, Johan eta Gorka mendean hartuta (15-6 eta 15-8). Lapurtarrek partida kaskarra egin dute, hanka-sartze gehiegitxorekin. Alex Goitiak, ordea, neurketa bikaina jokatu du.
Goitia-Lekerika vs Johan-Gorka finalaurreko ligaxkaren neurketako azken tantoa
Goitiak eta Lekerikak erraz irabazi diete Johan eta Gorka Sorozabali, bi jokotan (15-6 eta 15-8) Eusko Label Winter Series txapelketako finalerdietako ligaxkako bosgarren jardunaldian. Horrela, bikote bizkaitarrak otsailaren 15eko finalerako txartela lortu du.
Barandika: "Ostegunean egingo didate ebakuntza, eta gutxienez lau hilabete beharko ditut sendatzeko"
Gernikako aurrelariak aitortu du lesioa "kolpe gogorra" izan dela. Hala ere, "nahiko burugogorra" denez berriro ere kantxetara "ondo itzultzea" espero du, belauneko lesioarekin gertatu bezala.
Finala ez da atzeratuko, eta otsailaren 15ean jokatuko da, nahiz eta Barandika lesionatuta egon
Barandika lesionaturik dabil, eta haren ordez nor arituko den txapelketak erabakiko du. Zehazki, finalerdietako ligaxkan hirugarren postuan sailkatzen den bikoteko aurrelariak hartuko du gernikarraren lekua finalean.
2025-2026ko Eusko Label Winter Series txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketak 18 jardunaldi izango ditu, eta urriaren 27an hasiko da. Partida guztiak astelehenez jokatuko dira, finala izan ezik (otsailaren 15ean, igandez). Topaketak ETB1en eta eitb.eus izango dira ikusgai.
Barandika eta Basque finalean, epika eta guzti
Barandikak eta Basquek bi jokotan (15-6 eta 15-14) irabazi zieten astelehenean Goitiari eta Lekerikari Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkaren laugarren jardunaldian. Horrela, aurrelari bizkaitarrak eta atzelari lapurtarrak txapelketako finalera sailkatzea lortu dute.
Eusko Label Winter Series txapelketaren finalerdietako ligaxkaren 4.jardunaldiko hiru tanto onenak
Alex Goitiak eta Xabi Barandikak egin dituzte Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako laugarren jardunaldiko tanto onenak.