2026ko Mundiala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainia, munduko txapeldun luzapenean Argentina garaituta (1-0)

Luzapenera arte joan den partidan, Ferranek sartu du norgehiagokako gol bakarra, Nico Williamsen asistentzia bikaina baliatuta.
EAST RUTHERFORD (United States), 20/07/2026.- Spain captain Rodri lifts the tropy as the team celebrate victory in the FIFA World Cup 2026 final match Spain against Argentina, in New Jersey, USA, 19 July 2026. Spain won 1-0. (España) EFE/EPA/RONALD WITTEK
Nico eta Ferran gola ospatzen. Argazkia: EFE

Espainia 2026ko Munduko Futbol Txapelketako txapelduna da, igande honetan New Yorken jokatutako finalean Argentina 1-0 garaitu ondoren. Luzapenera arte joan den partidan, Ferranek sartu du norgehiagokako gol bakarra, Nico Williamsen asistentzia bikaina baliatuta.

Espainiak izan du partidako lehen aukera garbia, oraindik bost minutu ere igaro ez direnean. Lamine Yamalek pase sakona jaso du area barruan, baina atezainak ondo estali dio jaurtiketa.

Argentinarren erantzuna baloi luza batean heldu ahal izan da. Defentsari bizkarra irabazita, Messi baloiarekin bakarrik geratzeko zorian izan da, baina Unai Simon ia zelai erdiraino irten da baloia urruntzeko.

Unai Simon eta Messi, aurrez aurre. Argazkia: EFE

Unai Simon eta Messi, aurrez aurre. Argazkia: EFE

Baloiaren jabetza gorriena izan da, eta eskuin hegaletik bideratu dituzte eraso gehienak, Bartzelonako jokalariaren abilezia bilatuz. Baina Argentinak sendo kokatu du defentsa atzean eta joko bortitzaz baliatu dira jokaldiak eteteko, aukera guztiak zapuztuz.

Erritmoa asko jaitsi da: Argentina bere arean sartuta eta Espainia hutsuneak aurkitu nahian. Ordu erdia pasata, Oyarzabalek ezkerkada batekin bukatu du Dani Olmok eta Baenak hasitako jokaldia, baina indarra falta izan zaio eta atezainak baloia harrapatu du.

Mikel Oyarzabal (erdian) partidako jokaldi batez damu. Argazkia: EFE

Mikel Oyarzabal (erdian) partidako jokaldi baten ostean. Argazkia: EFE

Hegaleko erasoen bidez saiatu da Espainia min egiten, baina argentinar gehiegi zeuden arean zerbait lortzeko. Aldi berean, egoera horrek aurreratuago jokatzera animatu du Unai Simon, ezinbestekoa izan dena pare bat kontraeraso mozteko.

Hala, inor ez da gai izan benetako arriskurik sortzeko eta hutsean joan dira atsedenaldira.

Atsedenalditik itzuli eta jarraian jo du Espainiak. Argentinaren akats bat baliatuz arearaino iritsi dira, eta Baenak jaurtiketa gurutzatu bat jaurti du, atezainak arazorik gabe gelditu duena.

Lionel Scaloniri ez zaio zelaian ikusten zuena gustatu, eta jarraian Molina sartu du zelaian Montielen ordez. Aurretik, Lisandro Martinez ere aldatu du lesioagatik, Paredes sartuz, eta Nico Gonzalez Otamendigatik aldatu du atsedenaldian.

Aymeric Laporte, Argentinako barneraldi bat oztopatzen. Argazkia: EFE

Aymeric Laporte, Argentinako barneraldi bat oztopatzen. Argazkia: EFE

Hala ere, partidaren gidoiak berdina izaten jarraitu du, Espainiaren agintearekin eta Argentina kontraerasoan irtetera saiatuz. Aukera bikoitza izan dute minutu gutxian, lehenengo Oyarzabalek eta gero Cucurellak, baina ez dira fin ibili azken pasean.

Luis de la Fuentek ere fitxak mugitu ditu, eta Oyarzabal eta Ruiz kendu ditu zelaitik, Ferran Torres eta Pedri sartuz.

Hurrengo aukera argia Ferranek berak izan du, Lamineren erdiraketa bat buruz errematatuz, baina erdiratuegi atera zaio. Uneoro Dibu Martinezek babestutako atea erasotzen ibili dira, baina ezinezkoa izan zaie gola aurkitzea, eta minutuak aurrera zihoazen.

Bestalde, Scaloniri buruko min gehiago emateko, Romerok ere min hartu du, eta aldaketa bat gehiago gastatu behar izan du Medina sartzeko bere ordez. Bide batez, Simeone ere sartu du De Paulen ordez.

75. minutuan Dani Olmo eta Baena kendu ditu De la Fuentek, eta Nico Williams eta finalera heltzeko ezinbestekoa izan den Mikel Merino sartu dira.

Partidako bigarren zatian zelairatu zituen Luis de la Fuentek Nico Williams eta Mikel Merino. Argazkia: EFE

Partidako bigarren zatian zelairatu zituen Luis de la Fuentek Nico Williams eta Mikel Merino. Argazkia: EFE

Egoera ikusita, Laporte ere erasora animatu da eta erremate bikaina egin du gola usaintzeko, baina oraingoan ere atezaina jarri da bidean. Ferranek izan du aukera ona jarraian, baina ezin izan du lotu Merinok emandako pase bikaina.

Arauzko denbora amaitu baino lehen, Enzo Fernandezek sarrera gogorra egin dio Cubarsiri eta epaileak bigarren txartel horia atera dio, Argentina jokalari bat gutxiagorekin utziz. Laminek izan du azken aukera zuzeneko falta batekin, baina ezin izan du eragotzi partida luzapenera joatea.

Enzo Fernandez kaleratu zuen finaleko epaileak, bi txartel hori erakutsi ostean.. Argazkia: EFE

Enzo Fernandez kaleratu zuen finaleko epaileak, bi txartel hori erakutsi ostean. Argazkia: EFE

Luzapena

Partidari jarraipena eman eta jarraian, Nico Williams bakar-bakarrik geratu da ate aurrean. Ahulegi eman dio buruarekin eta atezainak, beste behin, baloia atera du. Bigarren aukeran bai, errebotean harrapatutako baloian, Nicok gola sartu du, baina epaileak baliorik gabe utzi du aurreko falta batengatik.

Nico Williams, partidako unea batean. Argazkia: EFE

Nico Williams, partidako unea batean. Argazkia: EFE

Nekeak eraginda, aldaketa bikoitza egin du Espainiak. Laporte eta Rodri joan dira, Eric Garcia eta Zubimendi zelairatuz, biek debuta eginez Mundialean.

Merinok ere zutik jarri du jendea buruz egindako errematearekin, baina ez da fin ibili eta kanpora joan zaio.

Argentinak bortitz jokatu du, uneoro faltak eginez jokoa eteteko eta denbora galduz. Argi zegoen haien helburua penaltietara iristea zela. Bien bitartean, Espainiak golaren bila jarraitu du.

Luzapeneko bigarren zatia hasi eta jarraian, Nicok ahal bezala errematatu du erdiraketa bat Ferrani baloia emateko, eta aurrelariak sarera bidali du jaurtiketa indartsu batekin (1-0).

Ferran Torresek erdietsi zuen Espainiaren gola. Argazkia: EFE

Ferran Torresek erdietsi zuen Espainiaren gola. Argazkia: EFE

Bigarren gola ere sartu du Bartzelonako jokalariak, baina epaileak baliorik gabe utzi du jokoz kanpokoagatik.

Azken minutuetan argentinarrek erasora jo dute, gogotsu, baina ideia argirik gabe. Jokaldietako batean, Merinok kolpe gogorra jaso du aurpegian jaurtiketa baten aurrean jartzean, baina jokatzen jarraitu ahal izan du.

Espainiak denarekin defendatu du, eta azkenean munduko txapeldun bilakatu da.

Zure interesekoa izan daiteke

AME773. MIAMI (ESTADOS UNIDOS), 18/07/2026.- Jugadores de Inglaterra celebran luego de recibir la medalla por el tercer lugar este sábado, tras enfrentar a Francia en el Mundial de la FIFA 2026 en el estadio Hard Rock en Miami (Estados Unidos). EFE/ Alberto Boal
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan

Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X