Olharan eta Barandika Banakako Serieseko finalerdietarako sailkatu dira
Jean Olharan eta Xabi Barandika 2025eko Banakako Serieseko finalerdietarako sailkatu dira, astelehenean, Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Sailkatzea lortzeko, hurrenez hurren, Ludovic Laduche eta Eñaut Urreisti kanporatu dituzte; Olharanek hiru jokotan menderatu du Laduche, 12-5, 10-12 eta 5-0, eta Barandikak ere hiru joko behar izan ditu Urreisti txapelketatik at uzteko (11-12, 12-3, 5-3). Horrenbestez, finalerdietan, Barandikak Aritz Erkiaga izango du aurkari, datorren astelehenean, eta Olharanek, ordea, Johan Sorozabal egungo txapeldunaren kontra arituko da, martxoaren 17an.
Hala, 2025eko Banakako Serieseko lehenengo partidan, Jean Olharanek Ludovic Laduche kanporatu du, hirugarren jokoan argi nagusituta. Paueko aurrelaria nabarmen hobeto sartu da kanporaketara, eta aise eskuratu du aurreneko jokoa, 12-5. Bigarren setean, baina, Laduchek hobera egin du; getariarrak erritmo biziagoa jarri dio jokoari, eta sendoago ibili da, eta, ondorioz, norgehiagoka berdindu egin du, 12-10 garaituta. Arestian esan bezala, hirugarren jokoan oso nagusi izan da Olharan; partidako irabazleak ez du tantorik galdu horretan, eta 5-0 bereganatu du puntu erabakigarria.
Final laurdenetan Ezkurdin jokatutako bigarren neurketa ere erabaki da hirugarren jokoan, eta Xabi Barandikak irabazi du. Gernikarrak, hori bai, markagailua irauli behar izan du, Eñaut Urreistiren aurka, azken horrek irabazi baitu aurreneko seta, 12-11. Barandikak, partidak aurrera egin ahala, gero eta hobeto aritu da. Bigarren jokoan, oso nagusi izan da, eta 12-3 gainditu du Urreisti. Hirugarren jokoan, mutrikuarra 2-0 aurreratu da, baina ezin izan du alde hori baliatu, eta, azkenean, Barandikak erdietsi du finalerdietarako txartela.
Zure interesekoa izan daiteke
Larrazabalek eta Zabaletak lehen puntua eskuratu dute, Lizarran (20-22)
Larrazabalek eta Zabaletak lehen puntua lortu dute Caixabank Mastersean, Lizarran, Etxeberria eta Iztuetari 20-22 irabazita. Peio Etxeberriak Javier Zabalaren ordez jokatu du.
Elordik eta Mariezkurrenak nagusitasun handia izan dute Altuna eta Imazen aurka (6-22)
Elordik eta Mariezkurrenak aise menderatu dituzte Altune eta Imaz (6-22) CaixaBank Masterseko hirugarren jardunaldian. Hala, bitik bi garaipen lortu dituzte, eta sailkapenako bigarren postuan kokatu dira.
Aitor Elordi bizkaitar bakarra izango da Bilboko Aste Nagusiko txapelketan
Hiru egunean jokatuko da: abuztuaren 25ean eta 26an, finalerdiak; eta 28an, finala. Lehen finalaurrekoan, Aspekoak izango dira lehian, Altuna-Rezusta bikotea Elordi-Zabaleta iazko irabazleen aurka. Baikoren adarrean, aldiz, Artola-Mariezkurrena eta Laso-Iztueta bikoteak izango dira finalerako txartelaren lehian.
Lasok eta Martijak markagailua irauli, eta 22-19 irabazi diote Larrazabal eta Zabaletari
Lasok eta Martijak Masters CaixaBankeko lehen puntua lortu dute, partidari buelta emanda. Urdinak nagusi izan dira hasieran (13-17), baina Martijaren sendotasunak eta Lasoren azken txanpako joko onak 81 minutuko dema gogorra erabaki dute gorrien alde (22-19).
Abuztuaren 11n hasita, Donostiako jaietan jokatuko da Donostia Hiria 2026 Torneoa
Lasok eta Iztuetak abuztuaren 11n jokatuko dute lehen finalerdia Peña II-Mariezkurrena II bikotearen aurka, eta abuztuaren 12an bigarren finalerdia, Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta bikoteen artekoa. Finala abuztuaren 14an izango da.
Artolak eta Rezustak lehen puntua eskuratu dute (17-22)
Barakaldon, Artolak eta Rezustak Caixabank Masterseko lehen puntua eskuratu dute Ezkurdia eta Albisuri 17 eta 22 irabazita. Otxandion ere pilota izan da arratsaldean. Elordi eta Mariezkurrena 22 eta 18 nagusitu zaizkie Larrazabal eta Zabaletari.
Leitza Hernaniri nagusitu zaio Herriarteko txapelketan (2-1)
Leitzak irabazi du Zumarragan jokatu den Herriarteko pilota txapelketaren finala. Hirugarren partidan erabaki da lehia. Senior mailan, Txoperenak eta Goikoetxeak eskuratutako garaipenak eman die garaipena leitzarrei, 22 eta 19 gailendu dira Apaolaza eta Lizeagaren aurka.
Altuna eta Imaz ez dira aurkari izan Etxeberria eta Iztuetarentzat (6-22)
Etxeberriak eta Iztuetak aise menderatu dituzte Altuna eta Imaz 2026ko CaixaBank Masterseko lehen partidan. Ez da partidarik izan eta, lehen 10 tantoak jarraian lortuta, urdinek azkar bideratu dute norgehiagoka, Iztuetak neurketa bikaina jokatu duelarik.
Laso-Albisu, Larrazabal-Mariezkurrena, Altuna-Rezusta eta Zabala-Zabaleta, Andre Maria Zuriko deman
Horrela, Laso eta Albisu Binakako egungo txapeldunak abuztuaren 5ean Larrazabal eta Mariezkurrenaren aurka lehiatuko dira. Hurrengo egunean, abuztuaren 6an, Aspeko adarrean, Altuna-Rezusta eta Zabala-Zabaleta lehiatuko dira bigarren finalerdian.
Laso-Iztueta, sanferminetako binakako txapeldunak!
Unai Laso eta Martxel Iztueta San Fermin torneoaren Binakako txapeldunak dira, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta 22-19 mendean hartuta. Final estu eta zaila izan da, baina bigarren zatian nagusi izan dira gorriak. Lasok San Fermin torneo biribila egin du, Lau t’erdikoa eta Binakakoa irabazi baititu.