22-15
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a, CaixaBank Masterseko txapeldunak Altuna III.a eta Imaz mendean hartuta

Joseba Ezkurdiak eta Jon Mariezkurrenak 22 eta 15 irabazi diete Jokin Altunari eta Ander Imazi CaixaBank Masterseko finalean.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a, nagusi Caixabank Mastersean

Joseba Ezkurdia eta Jon Mariezkurrena dira 2022ko CaixaBank Masterseko txapeldunak, igande honetan (urriak 2) Nafarroa Arenan jokatu den finalean Jokin Altuna eta Ander Imaz mendean hartuta (22-15).

Lehen tantoa Altuna III.a-Imaz bikotearentzat izan da (0-1) eta berdinketak bata bestearen ostean etorri dira ondoren; 1-1, 2-2 eta 3-3. Hirunakoaren ostean abantaila hartu dute Ezkurdiak eta Mariezkurrena II.ak (8-4), baina Altunak eta Imazek lanean jarraitu eta norgehiagoka berdintzea lortu dute (9-9). Hala ere, Ezkurdia-Mariezkurrena II.a hiru tantoko errentarekin iritsi dira lehen atsedenaldi luzera (12-9).

Atsedenaldiaren ostean, Jokin Altunak eta Ander Imazek aldea murriztu dute, baina aurkariek zuloa ireki dute berriro markagailuan (15-11). Altuna III.ak eta Imazek lehia estutu dute beste behin (15-13).

Azken txanpan, ordea, nagusi izan dira Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a, ez diote aukerarik eman aurkariei, eta garaipena bereganatu dute 22-15eko emaitzarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Ander Imazek, ondoezik, ezin izan du partida amaitu; Ezkurdiak eta ALbisul lortu dute garaipena
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Imazek, ondoezik, ezin izan du partida amaitu; Ezkurdiak eta Albisuk lortu dute garaipena (22-14)

Lekeition jokatu den CaixanBank Masterseko neurketa bertan behera gelditu da, Ezkurdia eta Albisu Altuna eta Imaz 18-14 menderatzen ari zirenean Oiartzungo atzelaria ondoezik sentitu baita. Ezkurdiak eta Albisuk bigarren puntua batu dute horrela, eta sailkatzeko aukerak izaten jarraitzen dute. Altuna eta Imaz, berriz, sailkatzeko aukerarik gabe gelditu dira, garaipen bakarra lortu baitute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X