Buruz Burukoa
2026ko Buruz Buruko txapelduna berria izango da
Irabazten duenak irabazten duela, igandeko Buruz Buruko finaleko txapelduna berria izango da. Ez Dario Gomezek ez Iñaki Artolak ez dute orain arte halakorik lortu; beraz, lehen aldia izango litzateke bientzat.
Lasok hirugarren postua eskuratu du Larrazabal erraz menderatuta (22-8)
Maila handiko partida jokatu dute Unai Lasok eta Iker Larrazabalek Tolosako Beotibar pilotalekuan, baina nafarrak nagusitasun osoz irabazi du neurketa (22-8). Horri esker, 2026ko Buruz Buruko Txapelketan hirugarren sailkatu da Bizkarreta-Gerendiaingoa.
Unai Amiano, Buruz Buruko txapeldun erakustaldia emanda (7-22)
Unai Amianok maisutasunez irabazi du B Serieko Buruz Buruko txapela Labriten, Ander Murua 7-22 mendean hartuta. Hasiera parekatua izan bada ere, neurketak kolore urdina hartu du berehala, eta irundarra erabat nagusi izan da partida osoan.
Muruak eta Amianok finaleko material aukeraketa egin dute Labriten
B Serieko Buruz Buruko finala jokatuko dute Muruak eta Amianok larunbatean Labriten. Piloten aukeraketa egin dute gaur eta azaldu dutenez, bi finalistak gustura daude materialarekin.
Artola eta Dario, Buruz Buruko Txapelketako finalean
Iñaki Artola eta Dario Gomez izango dira aurrez aurre datorren maiatzaren 31n, Buruz Buruko Txapelketaren finalean. Artolak Laso hartu zuen mendean finalaurrekoan; Dariok, ostera, Larrazabal.
Dario Gomez izango da Artolaren aurkaria finalean, finalaurrekoan Larrazabal aise gaindituta (22-8)
Artolak jokatuko du Buruz Buruko finala, Laso nagusitasunez garaituta (22-13)
Iñaki Artolak 22-13 irabazi dio Unai Lasori Buruz Buruko Txapelketako finalerdiko partidan, eta Alegiako pilotariak bigarren urtez jarraian jokatuko du final handia. Artolak hasiera bikaina eman dio neurketari, 16-2 aurretik jarrita, eta Laso 17-10era gerturatu bada ere, sendo eutsi dio bere jokoari, eta garaipen argia eskuratu du horrela.
Muruak eta Amianok jokatuko dute Serie B-ko finala
Ander Muruak eta Unai Amianok jokatuko dute Buruz Buruko Serie B-ko finala. Lehen finalerdian, Murua 12-22 nagusitu zaio Alberdi II.ari. Bigarrenean, aldiz, Amianok gogor jokatu behar izan du Rekalde 22-17 garaitzeko.
Dariok eta Larrazabalek pilota oso biziak aukeratu dituzte, Adarragan igandean jokatuko duten finalerdirako
Pilotari arabarraren iritziz, errioxarra faborito da txapela janzteko; Dariok, baina, nabarmendu du kantxan erakutsi beharko dela hori. Garaipena eskuratzen duenak aurrenekoz jokatuko du Buruz Buruko finala.
Artolak eta Lasok datorren larunbatean, Atanon, jokatuko den finalerdirako pilotak aukeratu dituzte
Bi pilotariak konforme azaldu dira aurkitutako materialarekin. Aurrelari nafarrak bi aste izan ditu larunbateko neurketa prestatzeko; gipuzkoarrak, bost egun besterik ez, baina oso motibatuta iritsiko da igandeko norgehiagokaren ostean.
Artola finalerdietan, garaipen epikoa lortuta
Iñaki Artolak Buruz Buruko finalerdietarako azken txartela lortu du Javi Zabalari 22-16 irabazita. 12 urteren ostean, bizi den artean beti gogoratuko duen eguna bizi izan zuen igandean Alegikoak.
Zabalaren aitak, lur jota dagoen semeari: “Altxa burua, Javier, animatu zaitez"
Javier Zabalak dena alde izan du Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan sartzeko baina bere aurkariak, Iñaki Artolak, buelta eman dio partidari eta gipuzkoarrak jokatuko du finalaurrekoa, Lasoren aurka.
Zabalak bere botileroa, aita, izan du ondoan babesa eta animoak ematen, baina errioxarra ez da egoerari buelta emateko gai izan.
Artolak partida irauli eta finalerdietarako txartela eskuratu du (22-16)
Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenek amaiera ikusgarria izan dute: Iñaki Artola azken unera arte borrokatu da Zabala menderatzeko (22-16). Errioxarrak 17 tanto behar zituen finalerdietara sailkatzeko, baina 16 egin ditu; ondorioz, Artolak eskuratu du finalerdietarako azken txartela.
Larrazabalek finalerdietarako txartela eskuratu du, Peña II.a mendean hartuta (18-22)
Labriten jokatutako norgehiagokan, Iker Larrazabalek finalerdietarako txartela eskuratu du Jon Ander Peña 18-22 menderatuta. Emaitza horri esker, Larrazabal finalerdietan izango da, eta Peña, aldiz, txapelketatik kanpo geratu da, sailkatzeko aukerarik gabe.
Atano III.eko finalerdia maiatzaren 16an jokatuko dute; Logroñoko Adarragakoa, maiatzaren 17an
Donostiako pilota-jaialdiaren egunean futbol-partida dago aurreikusita Anoetan, eta hirira sartzeko egon daitezkeen arazoak saihesteko hartu dute erabakia.
Altunaren hausnarketa txapelketari agur esan ondoren: “Pilotaleku arraro askotan ari gara jokatzen, eta seriotasun handiagoa behar da"
Amezketarraren esanetan, pilotaleku "neutralagoetan" jokatu behar dute Buruz Buruko Txapelketa. Azken sei urtean finalaurrekoetara heldu eta gero, Jokin Altuna txapelduna ez da aurten finalaren atarian izango.
Altunak Jaka garaituta agurtu du txapelketa (22-16)
Legazpiko pilotalekuan aritu dira aurrez aurre Jokin Altuna eta Erik Jaka. Ezer jokoan ez bazuten ere, partida estua eta lehiatua jokatu dute biek; azkenean, ordea, Altuna nagusi izan da, eta garaipena bereganatu du (22-16).
Jokin Altuna: “Txapela irabazteko hautagai Unai ikusten dut"
Igande arratsaldean, Legazpin, Jakaren aurka jokatutako partidaren ondoren, eta Buruz Buruko Txapelketatik kanpo geratu ostean, Jokin Altunak adierazi du Unai Laso ikusten duela aurten txapeldun.
Dario eta Laso, finalaurrekoetara!
Unai Lasok garaipen garrantzitsua eskuratu du larunbat honetan Donostiako Atano III.a pilotalekuan, Dario Gomez menderatuta (14-22). Horri esker, Lasok finalaurrekoetarako txartela eskuratu du, eta, ondorioz, Jokin Altuna txapelketatik kanpo geratu da. Dario, bestalde, finalaurrekoetarako sailkatzeaz gain, multzoko lehen postuan mantendu da.
Alberdi II.a izango da B Serieko buruz buruko finalerdietan, Egiguren V.ari 10-22 irabazita
Julen Egigurenek 16 tanto egitea nahikoa zuen B Serieko buruz buruko finalaurrekoan egoteko, baina Unai Alberdik ez dio inolako aukerarik eman, 10-22 irabazi dio, eta, horrenbestez, bera sailkatu da finalerditerako.