Buruz Burukoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atano III.eko finalerdia maiatzaren 16an jokatuko dute; Logroñoko Adarragakoa, maiatzaren 17an

Donostiako pilota-jaialdiaren egunean futbol-partida dago aurreikusita Anoetan, eta hirira sartzeko egon daitezkeen arazoak saihesteko hartu dute erabakia.

Octavos de final del Manomanista

Final-zortzirenetako artxiboko irudia. EITB Media

Buruz Buruko Txapelketako finalerdietako datak aldatu dituztela jakinarazi dute astelehen honetan Baikok eta Aspek. Pilota-jaialdiaren egunean futbol-partida egin behar dute Anoetan, eta hirira sartzeko egon daitezkeen arazoak saihesteko hartu dute erabakia. 

Horren arabera, Lasoren eta B multzoko lehen sailkatuaren arteko finalerdia Donostiako Atano III pilotalekuan jokatuko da, maiatzaren 16an, larunbatez. Beste finalerdia, Darioren eta B multzoko bigarren sailkatuaren artekoa, Logroñoko Adarraga pilotalekuan izango da, maiatzaren 17an.

Aldaketaren ondorioz jaialdi horietara joan ezin dutenek dirua itzultzeko eskatu ahal izango dute helbide honetara idatziz: sarrerak@entradasfronton.com.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X