Binakako Txapelketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Peñak Laso ordezkatuko du igandean Iruñean

Lasok giharretako mina du hankan, eta Peña II.ak ordezkatuko du igande honetan Nafarroa Arenan jokatuko den Binakako Txapelketako 11. jardunaldian.

Jon Ander Peña aurrelari tolosarra
Jon Ander Peña aurrelari tolosarra. Argazkia: Baiko Pilota

Unai Lasok ezin izango du Binakako Txapelketako 11.  jardunaldiko partida jokatu, giharretako lesio txiki bat baitu izterrean. 

Peña II.a arituko da Albisurekin batera, eta Altuna III.a eta Ezkurdia izango dituzte aurkari.

Jaialdi berean, B Serieko partidan, Agirrek ordezkatuko du Peña II.a, eta, Morgaetxebarria lagun duela, Salaberria-Gaskue bikotearen aurka jokoan dagoen puntua lortzen saiatuko da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X