Oharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iñaki Artolak ezker eskuko laugarren hatza hautsi du

Baikok jakinarazi duenez, Alegiako pilotariak kolpea hartu zuen larunbatean Donostian jokatu zen Binakako Txapelketako partidan, eta falange distala hautsi zitzaion.

Iñaki Artola pilotaria
Iñaki Artolaren artxiboko irudia

Iñaki Artolak haustura du ezker eskuko laugarren behatzean, Baikok astelehen honetan ohar batean azaldu duenaren arabera. Alegiako aurrelariak kolpea hartu zuen larunbatean Donostian jokatu zen Binakako Txapelketako partidan. 

Kolpearen ondorioz, ezkerreko eskuko laugarren hatzeko falange distala hautsi zitzaion. Artolak kirol-baja hartu du, eta ez dute zehaztu zenbat denbora beharko duen osatzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X