Fernando Vidartek ASPEko administratzaile bakarra izateari utzi dio
Fernando Vidarte Charolak ASPE SL pilota enpresako administratzaile bakarra izateari utzi zion 2025eko abenduaren 26an, Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofizialaren arabera. Jabe berria Iker Moreno Moran da, orain arte ASPEko finantza zuzendari eta esku pilotako enpresen irudi eta publizitate eskubideak kudeatzen eta ustiatzen dituen BAINET enpresako gerentearen albokoa izan dena.
Fernando Vidartek prentsaurrekoa deitu du astelehen honetarako, aldaketa horren nondik norakoak azaltzeko. Prentsaurrekoa zuzenean jarraitu ahal izango da kirolakeitb.eus atarian, 10:30ean hasita.
2025eko otsailean bere zikloari amaiera eman zion ASPEko buru zela, eta enpresaren gerentzia bere seme Jorgeri eman zion, nahiz eta administratzaile bakarra izaten jarraitu.
73 urteko eibartarrak mende laurden eman du enpresa zuzentzen, 1998an akziodun gisa hasi zenetik akzioen zati bat eskuratuta, eta administratzaile bakar gisa 1999ko irailaren 27tik aurrera, Vidarte familiak enpresaren % 100a eskuratu ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Elordik eta Zabaletak 22-19 garaitu dituzte Etxeberria eta Rezusta, azken unean partida iraulita
Binakako Txapelketako 10. jardunaldian, Elordi eta Zabaleta 4-15 galtzen hasi dira, baina partida irauli eta 22-19 irabazi diete Etxeberriaei eta Rezustari. Gorriak bigarren postuan daude sailkapenean, 6 punturekin; urdinek, berriz, azken postuan jarraituko dute, 2 punturekin.
Lasok eta Albisuk finalerdietarako txartela eskuratu dute Larrazabal eta Mariezkurrena garaituta (22-19)
Lasok eta Albisuk gogotik egin behar izan dute lan Larrazabal eta Mariezkurrena mendean hartzeko, Binakako Txapelketako 10. jardunaldian. Horri esker, finalerdietara sailkatu dira.
Zabala eta Martija gogor aritu behar izan dira Altuna eta Ezkurdia garaitzeko (15-22)
Zabalak eta Martijak 15-22 menderatu dituzte Altuna eta Ezkurdia Binakako Txapelketako 10. jardunaldian. 14-14 berdindu ostean, hortik aurrera partida urdinena izan da.
Beñat Apezetxea, ASPEko pilotari berria
Goizuetako aurrelak bi urterako sinatu du kontratua eta hurrengo hilabeteetan egingo du debuta.
Zubizarreta IV.a eta Landa, pilotari profesional, Baikoren eskutik
20 urteko bi pilotari gazteek bi urterako kontratua sinatu dute. Ataungo aurrelaria "oso pilotari osoa da" eta Oiartzungo atzelaria "ezker eskuarekin duen kolpeagatik" nabarmentzen da, Aimar Olaizola Baikoko kirol arduradunak azaldu duenez.
Lasok eta Albisuk erakustaldia eman dute Jakaren eta Iztuetaren aurka (5-22)
Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk zortzigarren garaipena eskuratu dute Martxel Iztuetaren eta Erik Jakaren aurka Ogetan. Urdinek hasieratik partidaren gidaritza izan dute, eta 5-10ekoaren ostean, ez diete aurkariei inolako aukerarik eman partida amaitu arte.
Etxeberriak eta Rezustak asko kostatako garaipena lortu dute Zabalaren eta Martijaren aurrean (22-21)
Peio Etxeberriak eta Beñat Rezustak 22-21 irabazi diete Javi Zabalari eta Julen Martijari, Adarragan. Partida oso gogorra eta estua izan da. Gorriak 12-18 galtzen joan dira, baina, azkenean, markagailua irauli eta bigarren puntua bereganatu dute Binakako Txapelketan.
Tanto ikusgarria egin behar izan dute Elordik eta Zabaletak garaipena lortzeko (21-22)
Elordik eta Zabaletak izugarrizko garaipena lortu dute Binakako Txapelketan Altuna eta Ezkurdia 21-22 garaituta. Buelta eman diote 18-13ko kontrako markagailuari, eta partida erabaki duen azken tantoa ikusgarria izan da!
Peñak Artola ordezkatuko du larunbatean, alegiarrak ezker eskua minduta baitu
Alegiako aurrelariak ezker eskuan minarekin bukatu zuen joan den larunbatean Donostian jokatutako partida. Agirrek Peñaren lekua hartuko du Serie B txapelketan.