Berritzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mikel Urrutikoetxeak kontratua urtebeterako berritu du Baikorekin

Zaratamoko aurrelariak hamaseigarren denboraldia sinatuko du profesional gisa; 2009an debutatu zuen.
Urrutikoetxeak kontratua berritu du
Urrutikoetxeak kontratua berritu du

Mikel Urrutikoetxea pilotariak kontratua berritu du Baikorekin, urtebeterako, astearte honetan enpresak ohar batean iragarri duenaren arabera. Horrenbestez, 2009an hasita, Zaratamoko aurrelariak hamaseigarren denboraldia sinatuko du profesional gisa.

Urrutikoetxeak erabakiaren batera argitaratutako adierazpenetan esan du "oso gustura" dagoela, momentu honi jarraipena eman nahi diola berresteaz gain.

Pilotari bizkaitarra Buruz Buruko eta Lau t'erdiko txapelduna izan zen 2015ean, eta Binakakoa, 2016an. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X