Etxeberria eta Rezusta, garaile Urrutikoetxea eta Albisuren aurka Arrasaten (22-19)
Zure interesekoa izan daiteke
Arrizabalaga-Bergara bikoteak eta Erasunek finalerako azken txartelak eskuratu dituzte
Salsamendik eta Capellanek mendean hartu dituzte Arrizabalaga eta Bergara (19-22) Plazandreak saioko laugarren jardunaldian, baina bigarrenak sailkatu dira finalerako. Ondoren, Lau T’erdiko partidan, Erasunek Ibarrolari 18-14 irabazi dio, eta bere bigarren finala jarraian jokatuko du.
Itxaso Erasun: “Beldurtuta eta oso deseroso jokatu dut"
Itxaso Erasun pilotari zizurkildarrak 18-14 irabazi dio Aizane Ibarrola nafarrari irabazi dio Plazandreak saioko laugarren jardunaldian, eta egungo txapeldunak bere bigarren finala erreskadan jokatuko du Lau T'erdikoan.
Andrea Capellan: “Zapore gozoarekin baino gaziarekin goaz"
Santo Domingo de la Calzadako pilotariak finalerako sailkatu ez izana deitoratu du: "Irabaztearekin soilik ez zen nahikoa". "Oso ondo hasi gara, hutsik egin gabe, ideiak oso argi genituela; baina Olatzek sakea hartu du eta atzean lotuta izan nau, sakeekin min handia egin egin dit", aitortu du atzelari errioxarrak.
Gaminde: “Ez da nire partidarik onena izan, ez naiz gustura ibili”
Enara Gamindek "Plazandreak" txapelketako 4 t’erdiko finala jokatuko du Aizane Ibarrola 18-17 mendean hartu ondoren. Laukizko pilotaria ez da egindako partidarekin gustura geratu, “partidutik atera” baita. Hala ere, bertatik ikasiko duela adierazi du, baita garaipenarekin pozik dagoela ere.
Aldai-Arrillaga bikoteak eta Gamindek lortu dituzte Plazandreak saioaren finalerako lehen txartelak
Amaia Aldaik eta Miriam Arrillagak Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal 22-18 hartu dituzten mendean, partida oso gogor, luze eta borrokatuan. Era berean, lau t'erdikoan, Enara Gaminde 18-17 nagusitu zaio Aizane Ibarrolari.
Aldai: “Etxeko lanak egin ditugu, finalerako txartela lortu dugu eta pozik gaude”
Aldaik eta Arrillagak mendean hartu dituzte Zabaleta eta Mendizabal. Pilotakada askoko partida estu baten ostean gorriek 22-18 irabazi dute. Garaipen honek, gainera, finalerako txartela eman die Aldairi eta Arrillagari.
Abuztuaren 11n hasita, Donostiako jaietan jokatuko da Donostia Hiria 2026 Torneoa
Lasok eta Iztuetak abuztuaren 11n jokatuko dute lehen finalerdia Peña II-Mariezkurrena II bikotearen aurka, eta abuztuaren 12an bigarren finalerdia, Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta bikoteen artekoa. Finala abuztuaren 14an izango da.
Artolak eta Rezustak lehen puntua eskuratu dute (17-22)
Barakaldon, Artolak eta Rezustak Caixabank Masterseko lehen puntua eskuratu dute Ezkurdia eta Albisuri 17 eta 22 irabazita. Otxandion ere pilota izan da arratsaldean. Elordi eta Mariezkurrena 22 eta 18 nagusitu zaizkie Larrazabal eta Zabaletari.
Altuna eta Imaz ez dira aurkari izan Etxeberria eta Iztuetarentzat (6-22)
Etxeberriak eta Iztuetak aise menderatu dituzte Altuna eta Imaz 2026ko CaixaBank Masterseko lehen partidan. Ez da partidarik izan eta, lehen 10 tantoak jarraian lortuta, urdinek azkar bideratu dute norgehiagoka, Iztuetak neurketa bikaina jokatu duelarik.
Laso-Albisu, Larrazabal-Mariezkurrena, Altuna-Rezusta eta Zabala-Zabaleta, Andre Maria Zuriko deman
Horrela, Laso eta Albisu Binakako egungo txapeldunak abuztuaren 5ean Larrazabal eta Mariezkurrenaren aurka lehiatuko dira. Hurrengo egunean, abuztuaren 6an, Aspeko adarrean, Altuna-Rezusta eta Zabala-Zabaleta lehiatuko dira bigarren finalerdian.