Javier Urriza eta Ibai Martirena, 2024ko "Erremontari" saioko txapeldunak
Javier Urrizak eta Ibai Martirenak irabazi dute "Erremontari" saioaren 2024ko ekitaldia, astelehenean, Sagardoaren Txapelketako finalean Josetxo Ezkurra eta Xabier Azpiroz mendean hartuta, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Txapeldunak bi jokotan nagusitu dira, 15-13 eta 15-13, eta finalak maila bikaina izan du. Urrizari eman diote partidako pilotaririk onenarentzako saria.
Hala, aurreneko jokoan, Aburuzako Urriza eta Martirena azpitik joan dira 13-12koan, Alorreneako Ezkurra II.a eta Azpiroz lehenengo aldiz goitik jarri direnean, baina hiru tanto jarraian egin dituzte, eta set hori eskuratu dute. Finala ikusgarri hasi da, bizi-bizi. Urdinei apur bat gehiago kosta izan zaie partidan sartzea, baina berehala berdindu dute gorriek erdietsitako aldea. Jokoaren bigarren zatian, hainbat berdinketa izan dira, eta agerian gelditu da Galarretan oso parean zebiltzala bi bikoteak. Azkenean, Urriza-Martirena 15-13 nagusitu dira.
Bigarren jokoan, bazirudien aurrelari iruindarrak eta atzelari lekunberriarrak, atseden luzean 8-4 irabazten ari zirela, garaipena gertu-gertu zutela; baina Josetxo Ezkurrak eta Xabi Azpirozek markagailua irauli dute, 11-9 jarri dira aurretik, eta Hernaniko pilotalekuan zeuden zaleek argi ikusten zuten hirugarren jokoaz gozatzeko aukera. Ez da hori jazo, baina; izan ere, Urrizak eta Martirenak, 13na ibilita, Ezkurra II.ak eta Azpirozek baino gehiago asmatu dute, eta, horrela, txapelak janztea lortu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
“Erremontari” txapelketaren 3. jardunaldiko hiru tanto onenak
Beñat Segurolak, Imanol Ansak eta Endika Barrenetxeak egin dituzte Erremontari-Sagardoaren Txapelketako bigarren jardunaldiko tanto onenak. Gozatu!
Ezkurra II-Azpiroz eta Aldabe-Barrenetxea IV bikoteek garaipenaren saria izan dute hirugarren jardunaldian
Ezkurrak eta Azpirozek Segurola eta Larrañaga hiru jokotan (14-15, 15-2 eta 5-8) hartu dituzte mendean, neurketa oso gorabeheratsuan. Bestalde, Aldabek eta Barrenetxeak partida irauli dute, eta Ansari eta Zubiriri irabazi diete hiru jokotan ere (15-6,-7-15 eta 5-8).
Aldabe: “Ansa eta Zubiri gu baino lehenago nekatu dira eta hor egon da aldea”
Aldabek eta Barrenetxeak mendean hartu dituzte Ansa II eta Zubiri. Hiru jokotan lortu dute garaipena: 15-6, 7-15 eta 5-8. Hemen partidako azken tantoa eta urdinen adierazpenak.
Ezkurra II: “Tentsio puntu bat falta izan zaigu”
Hiru jokotan lortu du Ezkurra II-Azpiroz bikoteak Segurola-Larrañagaren aurkako garaipena (14-15,15-2 eta 5-8). Larrañagak huts eginda lortu dute garaipena, hemen azken tantoa eta garaileen hitzak.
“Erremontari” txapelketaren 2. jardunaldiko hiru tanto onenak
Imanol Ansak, Josetxo Ezkurrak eta Xabier Azpirozek egin dituzte Erremontari-Sagardoaren Txapelketako bigarren jardunaldiko tanto onenak.
Azpiroz: “Ez gara guztiz eroso aritu, pilotak bajuak ziren eta horrek egin du partida gogorra izatea”
Ezkurra II.ak eta Azpirozek mendean hartu dituzte Ansa II.a eta Zubiri, bi jokotan (12-15 eta 12-15). Garaipen honekin, “Erremontari” txapelketako sailkapenean nagusitu dira. Ikusi azken tantoa eta irabazleen adierazpenak.
Goikoetxea-Juanenea eta Ezkurra-Azpiroz, garaile bigarren jardunaldian
Lehen partidan, Goikoetxea V.ak eta Juaneneak neurketa irauli eta garaipena lortu dute Segurola eta Larrañagaren aurka hiru jokotan (13-15,15-13 eta 8-6). Bigarren neurketan, Ezkurrak eta Azpirozek bi jokotan irabazi diete (12-15 eta 12-15) Ansari eta Zubiriri. Gainera, bikote nafarrak txapelketako lidertza eskuratu du.
Juanenea: “Partida hil ala bizikoa zen guretzako, dena ematera atera gara”
Goikoetxea V-Juanenea bikotea gailendu da Segurola-Larrañaga bikoteari. Hiru jokotan lortu dute hori 13-15, 15-13 eta 8-6 eginda. Hemen norgehiagokako azken tantoa eta irabazleen adierazpenak.
Aldabe-Barrenetxea IV bikoteak lortu du “Erremontari” txapelketako lehen garaipena
Aldabek eta Barrenetxea IV.ak hiru jokotan garaitu diete Ezkurra II.ari eta Azpirozi (15-10, 7-15 eta 3-8). “Beraien lekutik kanpo” hasi direla azaldu duten arren, argi nabarmendu dira Kemen eta Endika beste bi jokotan. Ez galdu partidako azken tantoa eta bikote irabazlearen adierazpenak.
Aldabek eta Barrenetxeak neurketa irauli eta Ezkurra-Azpiroz bikotea mendean hartu dute estreinakoan
Ezkurra eta Azpiroz nagusitu dira lehen jokoan (15-10), baina bigarrena Aldabek eta Barrenetxeak (7-15) irabazi dute, eta hirugarren joko erabakigarrian ere gailendu dira (3-8). Jaialdiko bigarren neurketan, Ansa II.ak eta Zubirik 15-11 eta 15-13 menderatu zituzten Goikoetxea V.a eta Juanenea (Alorrenea).