Segurola-Azpiroz eta Ansa II-Juanenea bikoteek finalerdietarako txartela lortu dute
Astelehenean, 2022ko Erremontari txapelketako zazpigarren jardunaldia jokatu da Hernanin, Galarreta pilotalekuan.
Urrizak eta Zubirik osatutako bikoteak Ezkurra II.a eta Zaldua I.a garaitu zituen 30-21eko emaitzarekin, azken hauek finalerdietatik kanpo utziz eta ligaxkan garaipena soilik ezagutuz. Liderrek jokatutako bost partidetako bakoitza irabazi dute, 20 puntu lortuz.
Bestalde, Ansa II.ak eta Juaneneak emaitza berarekin irabazi zieten Segurola eta Azpirozi (30-21), eta orain arte partidarik galdu ez duen bikotearen aurka jokatu beharko dute, sailkapenean laugarren geratu baitira 12 punturekin. Bikote irabazleak puntu bateko aldeaz gainditu ditu, hirugarren postua kenduz, eta Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a izango ditu aurkari.
| FINAL-LAURDENETAKO LIGAXKA | ||||||||
| J | I | 29-27 | 26-24 | 23-17 | <16 | PUNTUAK | ||
| 1 | Urriza-Zubiri | 5 | 5 | 0 | 0 | 0 | 0 | 20 |
| 2 | Goikoetxea V-Barrenetxea IV | 5 | 3 | 1 | 1 | 0 | 0 | 15 |
| 3 | Ansa II-Juanenea | 5 | 3 | 1 | 0 | 0 | 1 | 13 |
| 4 | Segurola-Azpiroz | 5 | 3 | 0 | 0 | 2 | 0 | 12 |
| 5 | Ezkurra II-Zaldua I | 5 | 1 | 1 | 0 | 1 | 1 | 5 |
| 6 | Aldabe-Larrañaga | 5 | 0 | 0 | 0 | 5 | 0 | 0 |
Puntuazioa: 30 tanto (irabazi): 4 puntu. 29-27 tanto bitartean: 2 puntu. 26-24 tanto bitartean: 1 puntu. 23-17 tanto bitartean: 0 puntu. 16 tanto edo gutxiago: -1 puntu.
Jokatutako partidak
1. jardunaldia
Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Ansa II.a-Juanenea (30-29)
Urriza-Zubiri vs Segurola-Azpiroz (30-17)
2. jardunaldia
Ezkurra II.a-Zaldua I.a vs Aldabe-Larrañaga (30-23)
Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Segurola-Azpirozn (25-30)
3. jardunaldia
Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Aldabe-Larrañaga (30-20)
Ansa II.a-Juanenea vs Ezkurra II.a-Zaldua I.a (30-18)
4. jardunaldia
Urriza-Zubiri vs Aldabe-Larrañaga (30-17)
Ezkurra II.a-Zaldua I.a vs Segurola-Azpiroz (29-30)
5. jardunaldia
Ansa II.a-Juanenea vs Aldabe-Larrañaga (30-20)
Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Urriza-Zubiri (28-30)
6. jardunaldia
Urriza-Zubiri vs Ansa II.a-Juanenea (30-16)
Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Ezkurra II.a-Zaldua I.a (30-14)
7. jardunaldia
Urriza-Zubiri vs Ezkurra II.a-Zaldua I.a (30-21)
Ansa II.a-Juanenea vs Segurola-Azpiroz (30-21)
Hurrengoa: FINALERDIAK (ekainak 13)
1. finalerdia: Urriza-Zubiri vs Segurola-Azpiroz
2. finalerdia: Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Ansa II.a-Juanenea
Astelehenero EITBn
"Erremontari" saioaren bigarren denboraldia estreinatu da ETB1en eta eitb.eus-en. Sagardoaren Txapelketa ardatz hartuta, astelehenero, erremonteaz gozatu eta erremontea ezagutzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.
Galarreta pilotalekuan jokatzen dira txapelketako partida guztiak, Hernanin, eta ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai astelehenero, 22:15etik aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Ansa: “Txapel honek badauka pisua garaitu ditugun aurkariak ikusita”
Imanol Ansa eta Aritz Zubiri, “Erremontari”-ko txapeldunak, Miramonen izan dira gaur. Zubirik azaldu du ilusio berezia egiten dion txapela dela “Azken Erremontari eta, seguraski, nire azken txapelketa” izango baitira. Ansak Nafarroako Erremontista taldeari eskaintzen dio txapela. Izan ere, alargun geratzen dira erremontistak aurten eta haiek izan dira ateak iriki dizkietenak.
Ansa II-Zubiri, Erremontariko txapeldun!
Ansa II-Zubiri bikoteak irabazi du “Erremontari” txapelketaren seigarren edizioa. Hiru jokotan garaitu diete Aldaberi eta Barrenetxea IV.ari (12-15, 15-12 eta 8-5). Bikote moreari ondo atera zaio prestatutako estrategia eta “sekulako txapela” bereganatu dute.
Ansa eta Zubiri, Erremontariko txapeldun, finala irauli eta Aldaberi eta Barrenetxeari irabazita
Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea nagusitu dira lehen jokoan (12-15), baina bigarrenean Imanol Ansak beste martxa bat sartu du (15-12), eta Bereziartuko ordezkariek joko erabakigarria behartzea lortu dute. Hirugarrenean detaile txikiek erabaki dute neurketa.
Finalistak konforme geratu dira aukeratutako materialarekin
Barrenetxea IV.ak, Aldabek, Ansa II.ak eta Zubirik “Erremontari” txapelketako finalean erabiliko duten materiala aukeratu dute. Urdinek pilota biziak aukeratu dituzte, txapelketa guztian zehar bezala. Moreek, berriz, baxuagoa, arinagoa.
Miriam Arrillaga eta Nora Mendizabal, epaile lanetan aitzindari
Miriam Arrillaga eta Nora Mendizabal Galarreta pilotalekuaren historia luzean epaile lanetan aritu diren lehen emakumeak dira. Pilotariak dira biak eta epaile izatearen esperientziarekin gustora, erremontean ere saiatuko liratekeela adierazi dute.
“Erremontari” txapelketako finalerdiko hiru tantorik onenak
Josetxo Ezkurrak eta Imanol Ansak egin dituzte “Erremontari” txapelketako finalerdiko hiru tantorik ikusgarrienak.
Ansak eta Zubirik finalerdia hiru jokotan irauli eta finalerako txartela lortu dute
Urnietarrak eta uitziarrak Ezkurra eta Azpiroz garaitu dituzte hiru jokotan (15-8, 14-15 eta 3-8), Galarreta pilotalekuan. Norgehiagoka oso gorabeheratsua eta emozioz betea izan da.
Imanol Ansa: “Oso partida zaila altxatu dugu; zorteko sentitzen naiz finala bizi ahal izateagatik”
Imanol Ansak eta Aritz Zubirik “Erremontari” txapelketako finala jokatuko dute Kemen Aldaberen eta Endika Barrenetxearen aurka. Ezkurra II-Azpiroz bikotea hiru jokotan garaitu ostean lortu dute hori (15-8, 14-15 eta 3-8).
Aldabe eta Barrenetxea IV.a, aurkariak nortzuk izango zain
Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea "Erremontari"ko egungo txapeldunak dira. Datorren asteleheneko finalaurreko emaitzaren zain daude, aurtengo finaleko aurkariak zeintzuk izango diren jakiteko.
Ansak eta Zubirik pilota baxuen aldeko apustua egin dute, Ezkurrak eta Azpirozek, berriz, biziak aukeratu dituzte
Hernaniko Galarreta pilotalekuan, bi bikoteek Erremontari saioko finalerdietarako materiala aukeratu dute. Ligaxkako bigarren jardunaldian, Doneztebekoa eta Uitzikoa nagusitu ziren. Aurreko koadroetan lehia bizia espero da.