Egoitz Bijueskak brontzezko domina irabazi du Ostiako skateboarding Munduko Kopan
2028an Los Angelesen izango diren Olinpiar Jokoetarako bidean, World Skateko munduko zirkuituko lehen proba puntuagarria jokatu dute, asteburuan, eta Basque Teameko skaterrak hirugarren postua eskuratu du. Gainera, emakumezkoen finalean, Naia Lasok, Basque Teamekoa bera ere, zazpigarren tokia erdietsi du.
Egoitz Bijueska Basque Teameko skaterrak brontzezko domina irabazi du 2026ko Ostiako skateboarding Munduko Kopan, Erroman, Italian, igandean. 2028an Los Angelesen izango diren Olinpiar Jokoetarako bidean, World Skateko munduko zirkuituko lehen proba puntuagarria jokatu dute, asteburuan, eta Bijueskak hirugarren postua eskuratu du. Gainera, emakumezkoen finalean, Naia Lasok, Basque Teamekoa bera ere, zazpigarren tokia erdietsi du.
Hala, gizonezkoen proban, Bijueska final-laurdenetan hasi zen lehiatzen, eta modu bikainean lortu zuen finalerdietarako sailkatzea, 90.34 eta 90.67 puntu eskuratuta. Finalaren atarikoan, 15 urteko bilbotarrak 92.18, 66.05 eta 93.45 erdietsi zituen, eta, ondorioz, Issei Sakurai japoniarrak soilik egin zuen Bijueskak baino hobeto.
Igandean, finalean, Bijueskak 89.47 izan du aurreneko txandan; eta 92.41, bigarrenean. Horrenbestez, Golden Round izeneko txandarako sailkatu da, alegia, onenen txandarako. Bertan, 93.00 lortuta, euskal skaterrak eutsi egin dio, eta brontzezko domina lortu du. Sakuraik irabazi du proba, 94.00 eskuratuta, eta Tom Schaar estatubatuarra, 93.15 bereganatuta, bigarren izan da.
Emakumezkoen probari dagokionez, Naia Laso zortzi onenak lehiatzen diren finalerako sailkatu zen, final laurdenetan eta finalerdian zazpigarren tokia eskuratuta. Finalean, bermeotarrak ezin izan du Golden Round txandarako sailkatzea erdietsi, eta, azkenik, zazpigarren sailkatu da; hortaz, beste behin ere, erakutsi du munduko onenen parean dabilela.
Gadea Mojak ezin izan zuen sailkatze txandan aurrera egin, eta Peio Gonzalezek eta Alain Kortabitartek final-laurdenak jokatu zituzten; hiru horiek izan dira euskal ordezkari Ostiako Munduko Kopan, asteburuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Rahmek hirugarren urtez jarraian irabazi du LIV Golf zirkuituko banakako sailkapena
Bizkaitarrak nahikoa izan du New Yorken 41. postuan amaitzea, +8koarekin guztira.
Janire Gonzalez-Etxabarrik irabazi du Boardmasters Yeti Pro txapelketa
World Surf Leagueko (WSL) Qualifying serieetako (QS) YETI Pro QS 4.000 txapelketa Fistral Beachen, Kornuallesen (Ingalaterra), jokatu da. Gaurkoa surflari zumaiarraren bigarren garaipena da Qualifiying serieen aurtengo zirkuituan.
Carlota Cigandak ez du kortea gainditu Britainiar Irekian
Nafarra bere mailarik onenetik urrun egon da, eta parretik gora 6 kolpeko txartela aurkeztu du ostiralean eta parretik gora 3koa ostegunean.
Miren Lazkano, Oklahoman brontzea irabazita: “Esperientzia berria, polita eta positiboa izan da"
Mren Lazkano etxean da iragan asteako Kayak Krossekoo Munduko txapelketan brontzezko domina poltsikoratuta. Balentriak datorrenari aurre egiteko indarrez bete du Basque Teameko palista.
Lucas Herbert garaile, Erresuma Batuko LIV Torneoan; Rahmek 23. amaitu du
Jon Rahmek 23. bukatu du, par azpitik 4 kolperekin. LIV ligan inoiz izan duen emaitzarik txarrena da.
Miren Lazkanok brontzea lortu du Oklahomako Kayak Kroseko Munduko Txapelketan
Donostiako palistak borroka zirraragarria izan du Ricarda Funk alemaniarrarekin, baina epaileek deskalifikatu egin dute Funk. Lazkanok hirugarren postuan amaitu du, urrea irabazi duen Alena Marx suitzarraren eta zilarra eskuratu duen Noemie Fox australiarraren atzetik.
Ukitu goiztiar batek domina lortzeko aukerarik gabe utzi du Miren Lazkano Oklahomako Munduko Txapelketako finalean
Donostiako palistak 11. postuan bukatu du finala, finalerdietan bikain aritu ondoren. Klara Olazabalek, bere aldetik, 29. postuan bukatu du txapelketa.
Beñat Fernandez: “Ametsa Moto GPko txapelduna izatea da”
Beñat Fernadez Moto 3 kategorian arituko da hurrengo denboraldian, Team 109 talde irlandarrarekin. Andoaingo gidariak Red Bull Rookies Cup eta Supersport 300 kategorietan ibili eta gero egingo du salto Munduko Txapelketara. Supersport 300 kategorian, gainera, txapelduna izan zen 2025ean. Efren Vazquez pilotu ohia izango du lagun, oso gertukoa baitu.
Alazne Aurrekoetxea, Europako surf txapelduna
Surflari bizkaitarrak Europako titulua eskuratu du Salinasen (Asturias), SUP olatuen kategorian, final bikain batean nagusituta. Garaipenak sasoi betean dagoela berretsi du, duela aste gutxi Espainiako txapelketa irabazi ondoren.
Chourrautek zazpigarren amaitu du Oklahomako Muduko Txapelketaren kayak finala, eta Echanizek hamargarren
Emakumezkoen K1 finalean, Jessica Fox australiarrak lortu du urrea, Evy Leibfarth estatubatuarrak zilarra eta Kimberley Woods ingelesak brontzea. Gizonezkoen K1 finalean, Jakub Krejci txekiarrak irabazi du, Michal Pasiut poloniarrak zilarra eta Giovanni De Gennaro italiarrak brontzea.