Jon Rahm zortzigarren postuan kokatu da munduko sailkapenean, 2024ko ekainetik ondoen
Euskal golf-jokalariak lau postu egin du gora aurreko astelehenarekin alderatuta, LIV Golf Andaluzian bigarren tokian amaituta. 2025eko denboraldia bukatu zenean, Rahm 84. postuan zebilen, mundu mailan.
Jon Rahmek gora egiten jarraitzen du, munduko sailkapenean. Argazkia: Europa Press.
Jon Rahm munduko sailkapeneko zortzigarren postuan kokatu da, astelehenean argitaratu duten zerrendako azken eguneratzearen arabera. Euskal golf-jokalariak lau postu egin du gora aurreko astelehenarekin alderatuta, LIV Golf Andaluzian bigarren tokian amaituta. 2025eko denboraldia bukatu zenean, Rahm 84. postuan zebilen, mundu mailan.
Bizkaitarrak ezin izan du Valderraman aurrenekoz gailendu (Tyrrell Hatton britainiarrak irabazi du bertan), baina gero eta gorago dabil munduko onenen artean. Otsaileko hasieran, Rahmek LIVen bere hirugarren denboraldiari ekin zionean, 97. tokian zebilen, eta, lau hilabeteren buruan, lehen hamarretan sartu da.
Barrikarra 2024ko ekainaren 9an izan zen azkenekoz, orain arte, munduko sailkapeneko zortzigarren postuan. 2026ko denboraldian, bi txapelketatan gailendu da, Hong Kongen eta Mexikon, lau aldiz sailkatu da bigarren, eta behin bosgarren. Txapelketa handietan, bigarren postua eskuratu zuen PGA Championshipen. Ekainaren 18tik 21era bitartean, Estatu Batuetako Irekian arituko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Angela Vilariño, Europako Mendiko Txapelketako balantzean: “Eskerrak eman, soilik hori”
“Babesa izan behar duzu”, nabarmendu du, hunkituta, pilotuak, asteartean.
Sinnerrek titulua berretsi du Wimbledonen
Tenislari italiarrak lau setetan irabazi dio Alexander Zverevi finalean, 6-7 (7), 7-6 (2), 6-3 eta 6-4ko emaitzarekin, bigarrenez jarraian Londresen garaile bihurtzeko. Bere bosgarren Gand Slama da.
Vicent Terrier eta Alicia Gutierrez gailendu dira Gasteizko Ironmanean
Vincent Terrier frantziarra izan da azkarrena Gasteizko Ironmanean. Igeri hirugarrena izan eta gero, bizikleta gainean jarri da lider. Emakumezkoetan, berriz, Alicia Gutierrez nagusitu da eta Mikel Garmendia lehen euskalduna izan da helmugan. Zortzigarren lekuan heldu da.
Basque Teameko Kai Odriozola surflariak hirugarren postua eskuratu du Qualifying Serieetako Lacanau Pron
Bere anaia Hansek, Europako sailkapeneko liderrak, irabazi du txapelketa.
Pau Etxaniz palistari Joko Olinpikoetan irabazitako domina lapurtu diote
Duela egun batzuk, lapurrek kirolariaren kotxean sartu ziren eta eserlekuetako baten azpian utzita zuen domina eraman zuten.
Linda Noskovak ez dio aukerarik eman Muchovari eta Wimbledon irabazi du
Noskova Wimbledoneko txapeldun gazteena da Petra Kvitova herrikideaz geroztik, 2011n, eta hirugarren txekiarra azken lau urteetan.
Carlota Cigandak ez du kortea gainditu Amundi Evian Championshipean
75 kolperekin amaitu duen bigarren jardunaldi baten ostean, guztira 147rekin, ezin izan du lehenengo jardunaldiko jokoa hobetu.
Carlota Cigandak lehen postuetaik urrun amaitu du Aumundi Evian Championshiparen inaugurazio jardunaldian
Nafarrak 72 kolperekin (+1) osatu du jardunaldia eta 69. postuan bukatu du. Aki Iwai japoniarrak 63 kolpeko txanda perfektua egin du (-8) lehen postuan amaitzeko, bigarren Perrine Delacour frantziarra da 65 kolperekin (-6), hirugarren sailkatua den Hee Im Jin korearrak baino bat gutxiago (-5).
Pou anaien zortzigarren espedizioa Andeetako Cordillera Blancara
Abentura ez da ondo hasi, izan ere, Eneko, anaia zaharrena, 15 egunez egon da ohean gaixorik bronkitis batekin. Behin sendatuta, 5.350 metroko altuera duen Ichic Ultan gailurra egin dute.
Gasteizko Ironmanak 3.000 atleta inguru bilduko ditu igande honetan Arabako hiriburuan
Gasteizko Villa Suso Jauregiak hartu du gaur goizean aurkezpena. Proba 07:00etan abiatuko da, Uribarriko urtegian, eta Plaza Berrian amaituko da. Lasterketa beste lau urterako ziurtatu dute.