Golfa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Carlota Cigandak ez du kortea igaro AEBko Irekian

Nafarrak parretik gora 8 kolpe pilatu ditu guztira bigarren jardunaldiaren amaieran, eta 4 kolpe edo gutxiago bildu dituzten jokalariek egin dute aurrera.

Carlota Ciganda golf jokalaria

Carlota Ciganda, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.

Carlota Ciganda AEBko Irekitik kanpo geratu da, Kaliforniako Pacific Palisades auzoko The Riviera Country Clubean jokatzen ari den zelai ospetsuan ezin izan baitu lortu denboraldiko 2. Txapelketa Nagusian lehian jarraitzeko eskatutako gutxieneko emaitza.

Osteguneko jardunaldian 76 kolpeko (+5) txartela aurkeztu ostean, Nafarroako jokalariak sailkapenean gora egin behar zuen asteburuko jardunaldia jokatu ahal izateko. 

Bigarren itzulian hobera egin du, 74 kolpe (+3) behar izan baititu ibilbidea osatzeko, baina lehen bi jardunaldiak kontuan hartuta 150 kolpe (+8) pilatu dituenez, ezin izan du kortea gainditu, parretik gora 4 kolpe edo gutxiago egin dituzten jokalariak igaro baitira hurrengo jardunaldira.

Ondorioz, Cigandak agur esan dio txapelketari sailkapen nagusian 103. postuan kokatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X