Angela Vilariño lehiaketara itzuliko da, bularreko minbizia gaindituta
Bost urteko tratamenduaren ondoren, Hondarribiko pilotuak abenduan jaso zuen sendagiria. Gaur jakinarazi du Europako Mendi Txapelketara itzuliko dela. Gainera, Porsche 911 GT3 bat gidatuko du.
Angela Vilariño pilotu hondarribiarra, Porsche 911 GT3 autoarekin.
Angela Vilariño pilotu gipuzkoarra lehiaketara itzuliko da bularreko minbizia gainditu eta gero.
Hondarribiko pilotuak gaur iragarri duenez, Europako Mendi Txapelketara itzuliko da, eta, gainera, Porsche 911 GT3 auto bat gidarituko du.
Vilariño Espainiako Estatuko automobilismoaren eredu handienetako bat da, eta kirol ibilbide luzea du atzean. Vilariño Europako mendiko piloturik sarituenetako bat da.
Bere kirol arrakastaz haratago, Angela Vilariñok borroka pertsonal garrantzitsua libratu du azken urteetan, bularreko minbizia gainditu baitu.
Bost urteko tratamenduaren ondoren, pilotuak sendagiria jaso zuen 2025eko abenduan, eta orain "inoiz baino indar eta ilusio handiagoarekin" ekingo dio kirol etapa berriari.
Itxaropenaren eta minbiziaren aurkako borrokaren ikur gisa, bai bere kaskoak, bai Porsche 911 GT3 autoak, denboraldi osoan zehar kolore arrosa izango dute.
Angela Vilariño
Urte hauetan bizitako guztiaren ondoren, berriro maila gorenean lehiatu ahal izatea oso garrantzitsua da niretzat
"Oso pozik eta ilusionatuta nago proiektu honekin eta Europako Mendi Txapelketara Porsche 911 GT3 bezalako auto berezi batekin itzultzearekin. Urte hauetan bizitako guztiaren ondoren, berriro maila gorenean lehiatu ahal izatea oso garrantzitsua da niretzat", azpimarratu du kirolari gipuzkoarrak ohar batean.
"Bihotzez eskerrak eman nahi dizkiet Gipuzkoako Foru Aldundiari, Irungo Udalari, Alpinestarsi, Arairi, BG Media Taldeari eta, bereziki, Fito Cabralesi eta Fito & Fitipaldis talde osoari, proiektu hau errealitate bihurtzen eta bideragarri egiten laguntzeagatik", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Rahmek hirugarren urtez jarraian irabazi du LIV Golf zirkuituko banakako sailkapena
Bizkaitarrak nahikoa izan du New Yorken 41. postuan amaitzea, +8koarekin guztira.
Janire Gonzalez-Etxabarrik irabazi du Boardmasters Yeti Pro txapelketa
World Surf Leagueko (WSL) Qualifying serieetako (QS) YETI Pro QS 4.000 txapelketa Fistral Beachen, Kornuallesen (Ingalaterra), jokatu da. Gaurkoa surflari zumaiarraren bigarren garaipena da Qualifiying serieen aurtengo zirkuituan.
Carlota Cigandak ez du kortea gainditu Britainiar Irekian
Nafarra bere mailarik onenetik urrun egon da, eta parretik gora 6 kolpeko txartela aurkeztu du ostiralean eta parretik gora 3koa ostegunean.
Miren Lazkano, Oklahoman brontzea irabazita: “Esperientzia berria, polita eta positiboa izan da"
Mren Lazkano etxean da iragan asteako Kayak Krossekoo Munduko txapelketan brontzezko domina poltsikoratuta. Balentriak datorrenari aurre egiteko indarrez bete du Basque Teameko palista.
Lucas Herbert garaile, Erresuma Batuko LIV Torneoan; Rahmek 23. amaitu du
Jon Rahmek 23. bukatu du, par azpitik 4 kolperekin. LIV ligan inoiz izan duen emaitzarik txarrena da.
Miren Lazkanok brontzea lortu du Oklahomako Kayak Kroseko Munduko Txapelketan
Donostiako palistak borroka zirraragarria izan du Ricarda Funk alemaniarrarekin, baina epaileek deskalifikatu egin dute Funk. Lazkanok hirugarren postuan amaitu du, urrea irabazi duen Alena Marx suitzarraren eta zilarra eskuratu duen Noemie Fox australiarraren atzetik.
Ukitu goiztiar batek domina lortzeko aukerarik gabe utzi du Miren Lazkano Oklahomako Munduko Txapelketako finalean
Donostiako palistak 11. postuan bukatu du finala, finalerdietan bikain aritu ondoren. Klara Olazabalek, bere aldetik, 29. postuan bukatu du txapelketa.
Beñat Fernandez: “Ametsa Moto GPko txapelduna izatea da”
Beñat Fernadez Moto 3 kategorian arituko da hurrengo denboraldian, Team 109 talde irlandarrarekin. Andoaingo gidariak Red Bull Rookies Cup eta Supersport 300 kategorietan ibili eta gero egingo du salto Munduko Txapelketara. Supersport 300 kategorian, gainera, txapelduna izan zen 2025ean. Efren Vazquez pilotu ohia izango du lagun, oso gertukoa baitu.
Alazne Aurrekoetxea, Europako surf txapelduna
Surflari bizkaitarrak Europako titulua eskuratu du Salinasen (Asturias), SUP olatuen kategorian, final bikain batean nagusituta. Garaipenak sasoi betean dagoela berretsi du, duela aste gutxi Espainiako txapelketa irabazi ondoren.
Chourrautek zazpigarren amaitu du Oklahomako Muduko Txapelketaren kayak finala, eta Echanizek hamargarren
Emakumezkoen K1 finalean, Jessica Fox australiarrak lortu du urrea, Evy Leibfarth estatubatuarrak zilarra eta Kimberley Woods ingelesak brontzea. Gizonezkoen K1 finalean, Jakub Krejci txekiarrak irabazi du, Michal Pasiut poloniarrak zilarra eta Giovanni De Gennaro italiarrak brontzea.