Piraguismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nerea Garciak brontzea irabazi du K2ko 500 metroko proban, Szegedeko Munduko Kopan

Bestalde, Begoña Lazcano laugarren izan da K1eko 5.000 metroko finalean.

Begoña Lazcano (ezkerrean) eta Nerea Garcia (eskuinean). Argazkia: Basque Team
Begoña Lazcano (ezkerrean) eta Nerea García (eskuinean). Argazkia: Basque Team

Nerea Garcia irundarrak brontzezko domina irabazi du, Carolina Garcia taldekidearekin batera, K2 modalitateko 500 metroko proban, Szeged Hungariako hirian jokatu den denboraldiko lehen Munduko Kopan.

Maila handiko finalean, Carolina Garciaren eta Nerea Garciaren ontziak 1 minutu, 39 segundo eta 1 ehunen behar izan ditu ibilbidea osatzeko. Urrea Paulinba Paszek eta Pauline Jagsch alemaniarrek irabazi dute (1:36.92) eta zilarra Dominika Putto eta Adriana Kakol poloniarrek (1:38.69).

Bestalde, Begoña Lazcanok 4. postuan bukatu du K1 modalitateko 5.000 metroko proba. 28 palista lehiatu dira finalean, eta pasaitarrak 25:09.20 behar izan ditu ibilbidea osatzeko, Melina Andersson suediarraren (24:46.25), Emese Kohalmi hungariarraren (24:52.99) eta Estefania Fernandez espainiarraren (24:53.59) atzetik.

Zure interesekoa izan daiteke

Jose María Olazabal, golfista
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jose Maria Olazabal: “V. Bizkaia Openak etorkizun ona dauka; profesionalek zelaia eta txapelketa maite ditugu”

Jose Maria Olazabal, Augustako Mastersa bi aldiz irabazi duen jokalaria, V. Bizkaia Openeko kartelaren buru da, Espainiako Golf Profesionalaren Elkarteko (PGAe) zirkuituaren txapelketa garrantzitsuenetakoan. Olazabalekin batera, beste 145 jokalarik eman dute izena. Hondarribikoak ostegun honetan hasi den US Opena ere aztertu du, baita Jon Rahmek txapelketan izango dituen aukerak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X