SKATEA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egoitz Bijueska, park modalitateko finalera!

Naia Lasok, aldiz, 15. postuan bukatu du lehia finalerdietan, eta finaletik kanpo geratu da.
Egoitz Bijueska
Egoitz Bijueska. Argazkia: Basque Team

Egoitz Bijueskak finalerako txartela lortu du igande honetan Sao Paulon (Brasil) jokatzen ari den Munduko Skate Txapelketan, park modalitatean.

Bilbotarrak belauna mindu zuen aurreko kanporaketetan, eta larunbatean berriro erori zen. Dena den, park modalitateko munduko sailkapeneko liderrak aurrera egin du, eta finalean sartu da.

Naia Lasok, aldiz, 15. postuan bukatu du lehia finalerdietan. Lehen saioan, 60.30 puntu eman dizkiote; bigarrenean, 61.14, eta hirugarrenean ezin izan du denbora agortu eta 46.34 puntu eskuratu ditu. Lehen zortzi onenak igaro dira finalera; beraz, hortxe bukatu da Naiak txapelketa honetan egin duen ibilbidea.

Naia Laso

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X