Rybakina Australiako Irekiko txapeldun, final lehiatua irabazita
Elena Rybakina kazakhstandarrak irabazi du Australiako Irekia , Aryna Sabalenka munduko lehen sailkatuari 6-4, 4-6 eta 6-4 irabazita, Rod Laver Arenan jokatutako final lehiatuan.
Rybakinak maldan gora izan du partida hasieran, baina hirugarren setean sendotasuna eta odol hotza erakutsi ditu puntu erabakigarrietan. Sabalenka, 2023ko eta 2024ko edizioetako txapelduna, nagusi izan da neurketako zenbait unetan, baina ezin izan dio aldeari eutsi aurkariak erakutsiatko maisutasunaren aurrean.
Partidak agerian utzi du zirkuituko jokalari indartsuenetariko biren arteko berdintasuna eta irabazlea une garrantzitsuenetan izandako xehetasun gutxi batzuek erabaki dute.
Azkenean Rybakinak irabazi du finala eta aurtengo edizioa, 2023an Sabalenkaren aurka galdutako finalaren arantza ateraz.