Paapentea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mattin Iñiguezek lehian jarraitzen du Red Bull-X Alpsen, eta azken kanporatzea saihestea du helburu

Iragarkia
20250624140455_mattininiguezxalpseitbmedia_
18:00 - 20:00
Mattin Iñiguezek lehian jarraitzen du Red Bull-X Alpsen, eta azken kanporatzea saihestea du helburu
Mattin Iñiguezek azken kanporatze txanda gainditu nahi du Red Bull-X Alps parapente proban. Geratzen direnean artean, aurrez parte-hartzaile gehiago kanporatu baitira, azken postuan da Zegamakoa. Proba amaitzea du helburu, baina horretarako ezin da azken postuan heldu hurrengo kanporatze puntura.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X