Lorpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kami Rita nepaldarrak 31. aldiz lortu du Everestera igotzea

1992an abiatu zuen bere mendizale ibibidea, eramaile gisa Everestera egindako espedizio batekin. Lehen igoera arrakastatsua 1994ko maiatzaren 13an lortu zuen.
Kami Rita, 2024an Everestera egindako espedizioan. EFE
Kami Rita, 2024an Everestera egindako espedizioan. EFE

Kami Rita eskalada-gidari nepaldarrak 31. lortu du Everesteko tontorrera iristea astearte honetan, planetako mendi garaienera. Hala, bere errekorra haustea lortu du, gehien igo den pertsona baita, gaur egun.

Kami Rita (55 urte) astearte goizaldeko 04:00etan (astelehena, 22:15 GMT) heldu da Everesteko tontorrera (8.848,86 metro), Mingma Sherpa Seven Summit Treks espedizioa antolatu duen enpresako presidenteak azaldutakoaren arabera.

"Kami Rita ondo dago, gailurrera iritsi eta gero. Jaisten hasi da, eta kanpamendu nagusira bidean da", gaineratu du Mingmak.

Rita Khumbun jaio zen, Himalayara espedizioak bultzatu dituen sherpa lurraldean. 1992an egin ekin zion bere mendi-ibilbideari, Everestera egindako espedizio batean eramaile gisa joan zenean.

24 urte zituela iritsi zen lehen aldiz tontorrera, 1994ko maiatzaren 13an. Orduz gero, ia urtero igo da Everestera, hainbat igoera bikoitz tartean (bi denboraldi bakarrean).

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X