Nadia Erostarbe surfeko munduko zirkuitu garrantzitsuenean lehiatuko da
Nadia Erostarbek beste aurrerapauso bat eman du bere kirol ibilbidean, Lexus Pipe Pro txapelketan debuta egingo baitu. Proba urtarrilaren 27tik otsailaren 8ra artean egingo da Banzain (Oahu, Hawai). 2025ean World Championship Tour (WCT) munduko surfaren kategoria gorenean egingo den lehen txapelketa izango da.
Hala, bada, surfaren zirkuitu garrantzitsuenean debuta egingo duen Espainiako Estatuko lehen emakumea izango da Nadia, baita zirkuitu horretan parte hartzen duen Estatuko bigarren surflaria; izan ere, Aritz Aranburu Basque Teameko surfista bakarrik iritsi da maila horretara.
Erostarbek 2024 denboraldian egindako lan bikaina ez da oharkabean pasatu World Surf Leaguearentzat (WSL), eta maila pribatuko surfaren erakunde gorenak gonbidapena luzatu dio aurtengo lehen hitzordu handian parte har dezan. Nadia Championship Tourrera (CT) sailkatzetik postu batera geratu zen, seigarren izan baitzen Challenger Seriesen sailkapenean, eta horrexegatik ordezkatuko du Defay.
Nadia aitzindaria da berriro eta bidea urratzen ari da. CTn debuta egiten duen Estatuko lehen emakumea izango da. Banzain surfean aritzeko gune arriskutsuenetako bat da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ordiziako Boxeo Jaialdiak 75 urte beteko ditu
Aurrenekoz WBA Iberoamerikako gerrikoa egongo da jokoan, eta horren lehian izango da Erlantz Tejada bilbotarra. Rodrigo Caraballo izango du aurkari eta eurena izango da ostiral gaueko borrokaldi nagusia. Jaialdia 22:00etan hasiko da Beti Alai pilotalekuan.
Rahm sendo hasi da Britainiar Irekian
Euskal golf jokalariak -1eko markarekin amaitu du ostegun honetan egindako inaugurazio-erronda, behin-behineko liderrengandik lau kolpera.
Angela Vilariño, Europako Mendiko Txapelketako balantzean: “Eskerrak eman, soilik hori”
“Babesa izan behar duzu”, nabarmendu du, hunkituta, pilotuak, asteartean.
Sinnerrek titulua berretsi du Wimbledonen
Tenislari italiarrak lau setetan irabazi dio Alexander Zverevi finalean, 6-7 (7), 7-6 (2), 6-3 eta 6-4ko emaitzarekin, bigarrenez jarraian Londresen garaile bihurtzeko. Bere bosgarren Gand Slama da.
Vicent Terrier eta Alicia Gutierrez gailendu dira Gasteizko Ironmanean
Vincent Terrier frantziarra izan da azkarrena Gasteizko Ironmanean. Igeri hirugarrena izan eta gero, bizikleta gainean jarri da lider. Emakumezkoetan, berriz, Alicia Gutierrez nagusitu da eta Mikel Garmendia lehen euskalduna izan da helmugan. Zortzigarren lekuan heldu da.
Basque Teameko Kai Odriozola surflariak hirugarren postua eskuratu du Qualifying Serieetako Lacanau Pron
Bere anaia Hansek, Europako sailkapeneko liderrak, irabazi du txapelketa.
Pau Etxaniz palistari Joko Olinpikoetan irabazitako domina lapurtu diote
Duela egun batzuk, lapurrek kirolariaren kotxean sartu ziren eta eserlekuetako baten azpian utzita zuen domina eraman zuten.
Linda Noskovak ez dio aukerarik eman Muchovari eta Wimbledon irabazi du
Noskova Wimbledoneko txapeldun gazteena da Petra Kvitova herrikideaz geroztik, 2011n, eta hirugarren txekiarra azken lau urteetan.
Carlota Cigandak ez du kortea gainditu Amundi Evian Championshipean
75 kolperekin amaitu duen bigarren jardunaldi baten ostean, guztira 147rekin, ezin izan du lehenengo jardunaldiko jokoa hobetu.
Carlota Cigandak lehen postuetaik urrun amaitu du Aumundi Evian Championshiparen inaugurazio jardunaldian
Nafarrak 72 kolperekin (+1) osatu du jardunaldia eta 69. postuan bukatu du. Aki Iwai japoniarrak 63 kolpeko txanda perfektua egin du (-8) lehen postuan amaitzeko, bigarren Perrine Delacour frantziarra da 65 kolperekin (-6), hirugarren sailkatua den Hee Im Jin korearrak baino bat gutxiago (-5).