Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia irailaren 1ean, igandea
TXIRRINDULARITZA
Heidi Gaugain lapurtarrak zilarrezko domina eskuratu du C5 3.000 metroko banakako jazarpenean. 3:33.881 denborarekin finalera lehen postuan sailkatu da, bertan Marie Patouillet frantziarraren atzetik geratu da, bi segundogatik, 3:37.723 denborarekin zilarra lortuz.
GURPILDUN SASKIBALOIA
Asier Garcia bilbotarra Herbehereei gailendu zaie Espainiako selekzioarekin (53-68) Paralinpiar Jokoetan jokatutako hirugarren partidan. Galtzen hasi arren, bigarren eta laugarren laurdenetan (13-21 eta 7-19) aurkaria baino askoz gehiago izan dira eta garaipena lortu dute. Garcia bere taldeko jokalaririk saskiratzaileenetakoa izan da, 10 punturekin.
Bestalde, Agurtzane Egiluzek, Laura Ugartek, Naiara Rodriguezek eta Bea Zudairek hirugarren porrota jarraian jaso dute Espainiako selekzioarekin, Kanadaren aurka 49-81. Kanadarrak nagusi izan dira, bai jokoan bai markagailuan, partida osoan zehar, batez ere lehen erdian, eta garaipena lortu dute, emaitza mardul batekin.
IGERIKETA
Nahia Zudaire igerilari gipuzkoarrak ez du dominarik lortu S8 mailako 200 metroetan. Finalerako sailkatu ondoren, Zudaire izan da ibilbidea egiteko tarterik luzeena behar izan duena, 2:54.65eko denborarekin, irabazlearengandik, Brock Whiston britainiarrarengandik, 14 segundo baino gehiagora geratuz.
ARRAUNA
Baionan bizi den Perle Bouge kirolariak bosgarren amaitu du PR2 scull mistoko A finala. Estropada osoan laugarren izan arren, Benjamin Daviet taldekidearekin batera, postu bat galdu dute azken 500 metroetan, eta 8:47.64ko denborarekin helmugaratu dira.
TIROA
Fernando Michelena donostiarrak ezin izan du SH2 motako zutikako 10 metro aire-erriflearen sailkapen-proba mistoko finalerako sailkatu. 633.5eko azken puntuazioarekin, 18. postuan geratu da, zortzigarren sailkatuarengandik ia hiru puntura (636.4).
Zure interesekoa izan daiteke
"Laetitia”, Leti Canalesi buruzko dokumentala, Surf Film Festivalen
Leti Canales Euskal Herriko surflari handienetakoa da, eta dagoeneko badu dokumentala: “Laetitia”. Sopelako surflaria “oso pozik" dago "bere filma hemen, etxean, jartzeko aukera izateagatik”.
Bilbao Surf Film Festivalen 11. edizioa aurkeztu da
Martxoaren 18tik 22ra bitartean egingo da eta aurten lau egoitza ofizial izango ditu; bi Getxon eta beste bi Bilbon. 60 filmetik gora ikusi ahal izango dira, tartean Laetitia.
Higinio Rivero ez da sailkatu iraupen-eskiko esprinteko finalerdietarako, baina historia egin du
Iraupen-eskian lehiatuta, barakaldarra, 43 urtekoa bera, hiru kiroletan aritu da Joko Paralinpikoetan; Estatuan, ez du hori beste inork egin. Riverok, asteartean, hogeita laugarren postua eskuratu du.
Argazki-galeria: Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna
Egoitz Bijueska skater bilbotarra izan da nagusi Sao Paulon jokatutako Munduko Skate Txapelketetan. Kalani Konig brasildarra geratu da bigarren, eta Tom Schaar estatubatuarraren, hirugarren.
Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna 15 urterekin
Bilbotarrak urrea eskuratu du 95.83ko puntuazioarekin, Kalani Konig brasildarraren (zilarra) eta Tom Schaar estatubatuarraren (brontzea) aurretik.
Egoitz Bijueska, park modalitateko finalera!
Naia Lasok, aldiz, 15. postuan bukatu du lehia finalerdietan, eta finaletik kanpo geratu da.
Higinio Riverok historia egin du Milango Neguko Paralinpiar Jokoetan
Espainiarekin biatloi egokituan parte hartu duen lehen kirolaria izan da.
Rahmek titulurik gabeko urte eta erdiko lehorteari amaiera eman dio Hong Kongeko LIV txapelketa irabazita
Barrikako golf jokalariak 2024ko irailean irabazi zuen azken txapelketa, Chicagon.
Naia Laso eta Egoitz Bijueska park modalitateko finalerdietan izango dira Skateko Munduko Txapelketan
Alain Kortabitartek eta Gadea Mojak agur esan diote lehiari sailkatzeko txandan, eta Peio Gonzalezek, final-laurdenetan.
Jon Rahm lider jarri da Hong Kongen, Detry eta Varner III.arekin berdinduta
Barrikako golf jokalaria lider jarri da Hong Kongeko txapelketan, Thomas Detry belgikarrarekin eta Harold Varner III.arekin berdinduta, 65 kolpeko txartela aurkeztu eta joko maila bikaina erakutsi ondoren.