Igeriketa
Aviles eta Giralt izan dira onenak Getaria-Zarautz zeharkaldian
54. edizioan, 3.800 lagunek hartu dute parte Getaria-Zarautz zeharkaldian. Emakumeen parte hartzeak gora egin du gainera. Azkarrenak, Santiago Avilés eta Claudia Giralt izan dira. A Coruñakoak 34 minutu eta 58 segundoan amaitu du proba Giraltek 36 minutu eta 54an.
Gasteizko Ironmanak 3.000 atleta inguru bilduko ditu igande honetan Arabako hiriburuan
Gasteizko Villa Suso Jauregiak hartu du gaur goizean aurkezpena. Proba 07:00etan abiatuko da, Uribarriko urtegian, eta Plaza Berrian amaituko da. Lasterketa beste lau urterako ziurtatu dute.
Iskander Sagarminaga, Hawaiiko kanala zeharkatu ostean: “Oso basatia eta gogorra izan da”
Iskander Sagarminaga igerilari galdakaoztarrak Hawaiiko kanala zeharkatzea lortu du, baina esperotakoa baino esperientzia gogorragoa izan da, elkarrizketa honetan azaldu duenaren arabera. Eider bikotekidea eta ilustratzailea izan du lagun bidaian.
Hawaiiko Kaiwi kanala, Iskander Sagarminagaren hurrengo erronka
Iskander Sagarminaga igerilari galdakaoztarrak aurrean duen hurrengo erronkaren berri eman du: Hawaiiko Kaiwi kanala zeharkatu nahi du, Molokai uhartean.
Hugo Gonzalez de Oliveira Europako txapelduna, faboritoa Ordizian, Eguberriko igeriketa Txapelketan
Proba Europako Ligakoa da; hurrengo astelehenean izanen da, abenduaren 29an, eta EITBk zuzenean emanen du.