Tenisa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Serena Williamsek amaiera eman dio bere kirol ibilbideari

Tenislari estatubatuarrak galdu egin du Ajla Tomljanovicen aurka (7-5, 6-7 eta 6-1) US Open Grand Slameko hirugarren kanporaketan. Agur esan dio tenis profesionalari, 40 urterekin.
Serena Williams
Serena Williams, US Openeko Arthur Ashe pistako zaleak agurtzen. Argazkia: EFE

Serena Williamsek tenisa utzi du, 40 urterekin, irailaren 3an US Open Grand Slameko hirugarren kanporaketan Ajla Tomljanovicen aurka galdu ostean. Bere ibilbideko partida luzeena jokatu zuen Flushing Meadowsen; porrota jaso zuen Tomljanovicen kontra 7-5, 6-7(4) eta 6-1eko emaitzarekin, hiru ordu eta bost minutu iraun zuen neurketan.

72.039 ikusle bildu ziren USTA Billie Jean King National Tennis Centerrean eta Serenak jokatu zuen Arthur Ashe pistan sarrera guztiak agortu ziren, harmailetan 23.859 ikusle bildu zirelarik.

Guztira 23 Grand Slam irabazita esango dio agur tenisari Serena Williamsek eta historiako bigarren tenislari onena da, 24 Grand Slam dituen Margaret Courten atzetik. Serenak sei aldiz irabazi du US Opena, zazpi aldiz Wimbledon, beste zazpi bider Australiako Irekia eta hirutan izan da Roland Garroseko txapelduna.

Adierazpenak, kanporatuta geratu ostean

"Etorkizun oparoa dut aurretik", adierazi zuen Serena Williamsek US Openeko hirugarren kanporaketan txapelketatik at geratu ostean. Gaineratu du, tenisak gozatzen utzi ez dizkion gauzetaz gozatu nahi duela.

Hala ere, atea zabalik utzi zion jokatzen jarraitzeari: "Ez dakit gehiago jokatuko dudan, ez nabil horretan pentsatzen. Australia beti gustatu izan zait".

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X