Igeriketa Egokituko Mundiala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iñigo Llopisek zilarrezko domina irabazi du Munduko Txapelketako 4x100 metro estiloko proba mistoan

Euskal igerilariak bere bigarren zilarrezko domina lortu du Funchaleko Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketan. Bigarren izan zen bizkar erako 100 metroko proban.
Iñigo Llopis
Iñigo Llopis, 4x100 metro estilo mistoko taldekideekin. Argazkia: Basque Team

Iñigo Llopisek zilarrezko domina irabazi du Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketako 4x100 metro estiloko proba mistoan Espainiako selekzioarekin, ostegun honetan. Donostiarrak probako bigarren marka onena ezarri du.

Finalean Iñigo Llopisek ekin dio probari, eta lehena izan da, 1:07.16ko markarekin. Sarai Gasconek azken erreleboan lasterketa lehertu du, eta bigarren postua eman dio Espainiari. Urrezko domina Australiarentzat izan da, 4:29.86ko markarekin. Espainiak Australiak baino 2.10 segundo gehiago behar izan ditu (4:31.96). Brontzezko domina Herbehereetako selekzioak lortu du, 4.93ko markarekin.

Funchalen (Madeira, Portugal) jokatzen ari den Munduko Txapelketan bi zilarrezko domina lortu ditu Basque Teameko igerilariak. Lehen zilarrezko domina bizkar erako 100 metroko proban eskuratu zuen; proba horretan zilarra bereganatu zuen 2020ko Joko Paralinpikoetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X