Funchal (Portugal)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nahia Zudairek brontzea eskuratu du Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketan

Usurbilgo igerilariak hirugarren postua lortu du Funchalen (Portugal) jokatu den txapelketako estilo libreko 400 metroko proban, Espainiako marka hautsita.
Nahia Zudaire
Nahia Zudaire

Nahia Zudaire Basque Teameko igerilariak brontzezko domina lortu du Funchalen (Portugal) jokatzen ari diren Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketetan.

Zudairek, Tokioko Joko Paralinpikoetako estilo libreko 400 metrokoan diploma lortu zuenak (laugarren amaitu zuen), sailkapen ona egin du gaur goizean, bigarren postuan bukatuta, eta sentsazio baikor horiekin egin die aurre arratsaldeko S8 kategoriako finalari. Are gehiago kontuan hartuta Jessica Long estatubatuarra, Tokioko Jokoetan 6 domina irabazi zituena (horien artean zilarra 400 libreetan), ez dagoela parte hartzen txapelketa honetan.

Usurbilgoak (5:05.40) irteera ona egin du finalean, eta hirugarren postuan kokatu da hasieratik, eta hortxe eutsi dio amaierara arte. Morgan Stickney estatubatuarraren (4:50.18) eta Xenia Palazzo italiarraren (5:02.54) atzetik.

Zudairek ez dio hurbiltzeko aukerarik eman Paola Lizette Ruvalcaba mexikarrari, eta Palazzo italiarrarekiko aldea murrizteko moduan egon da azken metroetan.

Marka horrekin Espainiako beste errekor bat hautsi du Zudairek, duela bost egun Euskadiko txapelketan 100 metro libreetan lortutakoari gehituz.

Iñigo Llopis, laugarren

Bestalde, Iñigo Llopisek ere lan ona egin du estilo libreko 400 metroko proban, Londresen 2019ko Munduko Txapelketako zortzigarren postua hobetuz. Goizeko sailkapen nagusian laugarren izan da eta arratsaldean ere laugarren amaitu du (4:43.43), Alberto Amodeo italiarraren (4:27.76) eta Matthew Torres (4:27.84) eta Robert Griswold (4:33.37) estatubatuarren atzetik.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X