Nahia Zudaire laugarren izan da tximeleta estiloko 100 metroko proban
Euskal ordezkariak gaur
Nahia Zudaire tximeleta estiloko 100 metroko finalean izan da eta eskura izan du hirugarren postua eta brontzezko domina. Lasterketa oso ondo hasi du donostiarrak eta hirugarren postuan metro asko egin ditu igeri, baina azken metroetan gainditu egin du Laura Carolina Gonzalez kolonbiarrak 8 ehunengatik eta laugarren postuan amaitu du.
Zudairek merezitako diploma paralinpikoa eramango du etxera.
SAILKAPENA
1. AEB, Jessica Long 1:09.87
2. RPC, Viktoriia Ishchiulova 1:10.80
3. COL, Laura Carolina Gonzalez 1:20.93
4. EUS, Nahia Zudaire Borrezo 1:21.01
5. MEX, Luz Kerena Lopez Valdes 1:24.05
6. BRA, Cecilia Kethlen Jeronimo 1:26.26
7. CAN, Morgan Bird 1:28.05
Hirugarren diploma Llopisentzat
Era berean, Iñigo Llopisek bere hirugarren diploma paralinpikoa lortu du Tokioko Joko hauetan, oraingoan 4x100 metroko estilotan. Basque Teameko kirolariak ez du gaur goizeko sailkatze proban igeri egin, indarrak arratsaldeko hitzordu nagusirako gordez. Oscar Salguero, Jose Antonio Mari Alcaraz eta Jacobo Garrido taldekideekin batera laugarren postuan bukatu du gaurko erreleboa, 4:15.84ko denborarekin, Errusia, Australia eta Italiaren atzetik.
"Pozik gaude, sailkatu ez den taldekide bat falta izan zaigulako, beste taldekide batek ordezkatu duelako eta oso ondo egin dugulako. Gure markarik onenera hurbildu gara, eta aurkariak ikusita, laugarren postuan geratzea zen helburua, laugarren postuarekin pozik" esan du Llopisek.
Gogoratu behar da bere bigarren Jokoetan, Iñigo Llopisek zilarrezko domina eskuratu duela 100 metroko bizkar estiloan, eta horrez gain hiru diploma poltsikoratu dituela: estilo libreko 4x100 metrokoan, estilo libreko 400 metrokoan eta estiloetako 4x100 metrokoan.
"Jokoen balorazio oso positiboa egiten dut. Helburu nagusia 100 bizkarrean domina bat lortzea zen, eta horretaz gain, final batzuetara pasatzea eta gero hau ere erreleboa, taldekideekin lehiatzea oso polita da eta oso pozik nago ", azpimarratu du donostiarrak.
Porrota gurpil-aulkiko saskibaloiko finalerdietan
Beste aldetik, Asier Garcia eta David Mouriz gurpil-aulkiko saskibaloiko finalerdietan izan dira Ameriketako Estatu Batuetako eta Espainiaren arteko partidan.
AEBko selekzioak aise irabazi du nahiz eta lehen laurdena oso parekatua izan (14-15, 22-39, 33-57 eta 52-66). Orain brontzezko dominaren borrokan izango dira.
Fitxa teknikoa
52 - Espainia (14+8+11+19): Dani Stix (2), Alejandro Zarzuela (17), Jordi Ruiz (14), Asier García (4) eta Manuel Enrique Lorenzo (4) -hasierako bostekoa- Amadou Diallo, David Mouriz, Oscar Onrubia (2) eta Ignacio Ortega (9).
66 - AEB (15+24+18+9): Michael Paye (2), Ryan Neiswender (2), Brian Bell (20), Steve Serio (9) eta John Boie -hasierako bostekoa- Jacob Williams (16), Joshua Turek (2), Matt Lesperance, Matt Scott (12), Nate Hinze wtaTrevon Jenifer (3).
Zure interesekoa izan daiteke
Nazioarte mailako tenisa Euskal Herrira iritsi da
Euskadiko tenis zirkuitu profesionalak, bertakoak diren eta nazioarteko tenis egutegiaren barruan dauden txapelketak biltzen ditu. Guztira bost dira: Laukariz eta Kiroletako irekiak, Getxoko Nazioarteko Txapelketa eta emakumezkoen bi, kategoria biak batzen dituen Jolaseta eta Araba World Tenis txapelketa. Igandean Laukarizekoarekin emango zaio hasiera.
Sandra Gomez, Red Bull Erzbergrodeoren azken fasean sartu den emakume bakarra
Sandra Gomez, muturreko enduroko munduko txapelduna, Red Bull Erzbergrodeo proban (muturreko enduroko probarik gogorrenetakoa) parte hartu duen emakume bakarra izan da. Izena eman duten 1.100 motozaleetatik 15ek bakarrik amaitu dute lasterketa. Sandra Gomez ez zen amaierara arte iritsi, baina probaren azken fasera heldu den emakume bakarra izan da.
VII. Armada Cup aurkeztu dute Donostian
Ostegun goizean aurkeztu dute Armada Cup-en VII. edizioa, Donostian. 460 itsas miliako itsas zeharkaldia uztailaren 18an abiatuko da Plymouthetik, eta 20tik 23ra bitartean iritsiko omen dira Donostiara. (Bideoa gazteleraz)
Iskander Sagarminaga, Hawaiiko kanala zeharkatu ostean: “Oso basatia eta gogorra izan da”
Iskander Sagarminaga igerilari galdakaoztarrak Hawaiiko kanala zeharkatzea lortu du, baina esperotakoa baino esperientzia gogorragoa izan da, elkarrizketa honetan azaldu duenaren arabera. Eider bikotekidea eta ilustratzailea izan du lagun bidaian.
Emakumezkoen Askartza taldeak lehen mailara igotzea lortu du
Emakumezkoen Askartza Claret waterpolo taldeak, lehen mailara igotzera lortu du. 14 urtetik 20ra bitarteko gazteek osatzen dute taldea. Horrek hurrengo denboraldiari aurre egiteko zailtasunak sor ditzakeen arren, handiena igerilekua izango da, ezingo baitute bertan jokatu. Keren Sellan eta Jone Mugarra jokalariekin egon gara, baita Isusko Arias entrenatzailearekin ere.
Jon Rahm zortzigarren postuan kokatu da munduko sailkapenean, 2024ko ekainetik ondoen
Euskal golf-jokalariak lau postu egin du gora aurreko astelehenarekin alderatuta, LIV Golf Andaluzian bigarren tokian amaituta. 2025eko denboraldia bukatu zenean, Rahm 84. postuan zebilen, mundu mailan.
Nellly Kordak Estatu Batuetako Irekia irabazi du, eta lau txapelketa nagusi daramatza bere ibilbidean
Golf-jokalari estatubatuarra kolpe bateko abantailaz gailendu da; Gaby Lopez mexikarra eta Charley Hull britainiarra izan dira bigarren postuan, berdinduta. Kordak zortzi parretik behera izan du, txapelketa amaituta.
Zverevek sufritu egin bere lehenengo handia irabazteko Parisen
Alemaniarrak Flavio Coboli garaitu du oso parekatuta egon den partida batean, hau bostgarren setean erabaki da, eta bertan, Zverev italiarraren gainetik pasa da.
Rahmek ezin izan du eragotzi Hattonen garaipena Valderraman
Barrikoztarra bi kolpera geratu da, eta bigarren postuan bukatu du Andaluziako txapelketa.
Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan
Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.