Alex Txikonen "Anwar" filmaren aurrestrenaldia Bilbon izango da, apirilaren 2an
Anwar (Argiz betea) Alex Txikonek protagonizatutako filma dokumentalaren mundu mailako aurrestrenaldia Bilbon egingo dute apirilaren 2an, larunbata. Alpinismoa, elkartasuna eta energia berriztagarriak uztartzen dituen filma 19:30ean izango da ikusgai, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean.
Nepalen, Sierra Leonan eta Pakistanen egindago flma da, eta Txikonek neguan Manaslura (Nepal) egindako espedizioan murgiltzen gaitu. Eguzki-panelak erabilita eta kutsadurarik eragin gabe egindako lehen igoera da. Sistema jasangarri horri esker, aztarna energetikoa murrizten da, Parisko Akordioei jarraituta, eta EKI Fundazioak hasitako elkartasun-ekimenari hasiera ematen dio.
Txikonen gertutik ezagutuko du EKI Fundazioak Sierra Leonan egiten duen lana. Bertan autonomia energetikoa ahalbidetzen duen eguzki-energia sistema jarri dute martxan. Txikonek ideai hori Pakistaneko Diamer bailaran dagoen eskola berezi batean aplikatzea proposatuko du, Günter Mountain School eskola, aldi berean ezberdinak eta berdinak diren bi kultura lotuz.
Alpinista bizkaitarraren hitzetan, "proiektua egindako lan txukunaren ondorioa da, eta azpimarratu egin nahi ditut pandemian filmatzeak izan zuen zailtasuna eta giza balioen garrantzia. Horrez gain, publikoak ikustean duenarekin enpatia sentitzea espero dut, eta aukera desberdintasunaren inguruan hausnarketa eragitea."
Filma ikusteko sarrerak Euskalduna Jauregiaren webgunean eros daitezke.
Zure interesekoa izan daiteke
Rahmek akordioa sinatu du DP World Tourrekin
Hilabetetako tentsioen ondoren, Barrikako golf jokalariak Europako zirkuituarekin duen gatazka konpondu du, zigorrak ordaintzea eta hainbat txapelketatan parte hartzea adostuta.
Nadia Erostarbe: “Egin dudan lehiaketaz harro nago, baita hirugarren postu honetaz ere”
Surfeko Munduko Zirkuitoko hirugarren postua eskuratu du Nadia Erostabek. Zarauztarra harro dago lortutakoarekin “txapelketa irabaztera” joan zen arren. Orain bederatzigarren doa rankinean eta “hurrengo frogetan hobetzen saiatzea” du helburu.
Nadia Erostarbek hirugarren amaitu du Snapper Rocksen, eta munduko hamar onenen artean sartu da
Stephanie Gilmorek, zortzi aldiz munduko txapeldun izandakoak, Zarauzko surflaria finalerdietan kanporatu zuen, nahiz eta Erostarbek olaturik onena hartu eta 8,50 puntu bildu.
Nadia Erostarbek Bonsoy Gold Coasteko finalerdiak jokatuko ditu
Zarauztarrak Gabriela Bryan hawaiarra gainditu du (15.67-14.33) Australiako probako final-laurdenetan.
Europako bi final jokatuko dira San Mamesen: Bordeaux-Leinster eta Ulster-Montpellier
Errugbiko Europako txapelketa garrantzitsuenetako bi finalak maiatzaren 22an eta 23an jokatuko dira San Mames estadioan.
Alex Zanardi 1 Formulako pilotu ohia, paralinpismoaren mitoa eta erresistentziaren sinboloa hil da
Paraziklista gisa, urrezko lau domina paralinpiko lortu zituen Londres 2012 eta Rio 2016 olinpiar jokoetan. Zanardik arrasto sakona utzi du kirol alorrean izandako lorpenengatik eta, batez ere, bizitzan izandako zailtasunei aurre egiteko erakutsitako indarragatik.
Naroa Arrasate, Europako txapeldunordea: “Pena da urreagatik borrokan lesionatzea, baina zilarrarekin pozik nago"
Naroa Arrasate nafarrak zilarra bereganatu du Europako halterofilia txapelketan, 69 kiloko kategorian. Atarrabiako kirolaria urrea lortzeko lehian sartu zen, baina 131 kilo altxatzen saiatu zenean, ukondoa atera zitzaion. Edonola ere, 23 urteko halterofiloa pozarren dago Europan domina eskuratu eta maila bikaina eman duelako.
Eneko Pouk Carros de Foc zeharkaldia egin du
Kirolari arabarrak Isa Casado gipuzkoarrarekin, Alfredo del Campo errioxarrarekin eta Albert Babot andorrarrarekin batera burutu du Pirinioetako ibilbidea. Taldeak 60 kilometro eta 5.100 metroko desnibel positiboko zeharkaldia egin dute hiru jardunaldi gogorretan.
Nelly Kordak irabazi du Chevron Championship txapelketa; Carlota Cigandak hamabigarren amaitu du
Carlota Ciganda nafarra hamabigarren postuan geratu zen, -4 punturekin. Bigarren aldiz irabazi du txapelketa honetan.
Wiesberger austriarra Adrian Otaeguiri gailendu zaio Txinako Irekian
Otaeguik gertu izan du garaipena DP World Tourreko Txinako Irekian, baina azkenean amore eman du Bernd Wiesberger austriarraren aurka.