Tenisa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Muguruzak garaipenarekin ekin dio Australiako Irekiari

Garbiñe Muguruzak irabazi egin du Clara Burelen aurka (3-6 eta 4-6) jokatu duen lehen kanporaketako partida. Alize Cornet izango du aurkari bigarren kanporaketan.
Garbiñe Muguruza
Garbiñe Muguruza, puntu bat ospatzen Clara Burelen aurkako partidan. Argazkia: EFE

Garbiñe Muguruzak garaipena lortu du Clara Burelen aurka (3-6 eta 4-6) Australiako Irekiko lehen partidan. Alize Cornet izango du aurkari bigarren kanporaketako partidan.

"Oso pozik nago partida 6 eta 4ko emaitza horrekin amaitu dudalako. Inoiz ez dut galtzen motibazioa, gorabeherak izaten ditudan arren. Pozik nago harmailetan zaleak ditugulako", adierazi du Muguruzak Rod Laver Arenan lehen kanporaketako partida irabazi ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X