Rahmek beste puntu erdi bat lortu du Europarentzat, baina AEBk agintzen du
43. Ryder Cup Txapelketan Ameriketako Estatu Batuetako taldea hasi da agintzen Europaren aurka 6 eta 2.
Horrelako abantaila ez zuen 1997. urtetik eta hiru puntutan gainditzen du 2008an zuten aldea. Urte hartan AEBk bost puntuz irabazi zuen (16,5-11,5) Valhallan (Kentucky) jokatutako lehiaketa hartan.
Gauzak horrela Europak txapelketari buelta eman behar dio. 20 puntu geratzen dira jokoan eta larunbat goizean oso partida onak egin beharko dituzte; Rahmek eta Garciak elkarrekin jokatuko dute berriro, aurrean Koepka eta Berger jokalariak izango dituzte. Beste hiru partidak Johnson-Morikawa vs Casey-Hatton, Spieth-Thomas vs Hovland-Wiesberger eta Cantlay-Schauffele vs Cantlay-Schauffele izango dira.
"Gauza asko gertatu dira lehen egunean. Pozik nago puntuak lortu ditudalako, baina zaila dago", adierazi zuen barrikako golf-jokalariak.
Garciak eta Rahmek lehen puntua lortu zuten Europarentzat
Ostiral goizean Sergio Garciak eta Jon Rahmek Ryder Cupeko lehen garaipena erdietsi zuten Europarentzat lehen puntua lortuz AEBren aurka; Jordan Spieth etas Justin Thomas gainditu zituzten.