TOKIO 2020 | ARRAUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Virginia Diaz finalera sailkatu da

Basque Teameko arraunlaria podiumera igotzeko lehiatuko da ostegun honetan (02:30), lemazainik gabeko biko kategorian, Aina Cid kataluniarrarekin batera.
Virginia Diaz (eskuinean) eta Aina Cid (ezkerrean).
Virginia Diaz (eskuinean) eta Aina Cid (ezkerrean). Argazkia: EFE

Virginia Diaz Basque Teameko arraunlaria lemazainik gabeko biko finala (W2-) jokatzeko sailkatu da Tokioko Olinpiar Jokoetan. Aina Cid kataluniarrarekin batera arituz. Horrela, Getxon bizi eta bertako Raspas del Embarcadero klubeko kide den kirolari kantabriarra podiumera igotzeko lehian arituko da ostegun honetan (02: 30).

Kantabriarra eta kataluniarra, azken hiru Europako Txapelketetan hiru domina lortu dituztenak, hirugarren izan dira bere euren finalerdian, 6: 50.63ko denborarekin, Zeelanda Berriaren (6: 47.41) eta Errusiako Batzorde Olinpikoaren (6: 50.24) atzetik. Ez diote ondoegi ekin euren jardunari, baina buelta emateko gai izan dira.

Diazek eta Cidek sei finalisten arteko denborarik txarrena dute, baina Australia eta AEBko taldea kanporatu ostean, euren aukerak areagotzen direla ikusten dute. Gainera, bermatuta dute diploma olinpikoa izatea finalean izateagatik.

PROBAKO SAILKAPENA:

1- Zeelanda Berria: 6:47.41

2- Errusiako Batzorde Olinpikoa: 6:50.24 (+2.83)

3- Espainia: 6:50.63 (+3.22)

4- Errumania (+11.14)

5- Ameriketako Estatu Batuak (+15.11)

6- Italia (+17.11)

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X