Ander Elosegik diploma olinpikoa bereganatu du, finalean zortzigarren eginda
Ander Elosegi piraguista irundarrak zortzigarren tokian amaitu du Tokioko Olinpiar Jokoetako eslaloneko (C-1) finalean, eta hartara, bere ibilbideko laugarren diploma olinpikoa eskuratu du.
Santiagotarrak taldeko palistak podiumera igotzeko aukerak izan zitzakeela bazirudien ere, Kasai Canoe Slalom Centrerreko kanalean jokatu den proban egindako lanak diploma baino ez dio ekarri beste behin. Izan ere, aurretik, 2016an, Rio de Jaineiron, postu bera eskuratu zuen (zortzigarren), eta 2008an, Pekinen, eta 2012an, Londresen, berriz, gertuago izan zituen dominak, batean zein bestean laugarren amaitu baitzuen.
Finalaurrekoan egindako lanak (hirugarren izan da 103.15eko denborarekin) eta finalean Elosegiren aurretik aritutako lehiakideek egindako denborak ikusita, dominen borrokan egon zitekeela ematen zuen, baina ez da finegi ibili. Trabatuta geratu da ibilbidean, 6. atea jo du eta bi segundoko zigorra jaso du, eta ez da horri buelta emateko gai izan. Azkenerako, 106.59ko denborarekin zeharkatu zuen helmugako marra, brontzezko dominatik ia hiru segundora.
Ordurako, Benjamin Savsek esloveniarrak, lehen kanporaketako onenak eta finalerdian ondoegi aritu ez denak, jaitsiera ia perfektua egin du. 98.25eko marka ezarri du, eta argi zegoen urrezkoa zela.
Savseken ostean (munduko rankingeko zazpigarrena), Lukas Rohan (101.96) txekiarrak lortu du zilarra, 3.71ko atzerapenarekin. Era horretan, bere aitaren itzala hjarraitu du, hura ere podiumera igo baitzen Bartzelona eta Atlantako Olinpiar Jokoetan. Beste faboritoetako batek, Sideris Tasiadis alemaniarrak, finalerdietan baino arazo gehiago izan ditu; alabaina, bere aukera guztiak baliatu eta 103.70eko denborarekin brontzearen jabe egin da.
Adam Burgess britainiarra podiumetik 16 ehunenekora geratu da (103.86), Martin Thomas frantziarraren aurretik. Thomas azkarrena izan da finalerdian, baina 104.98ko emaitzarekin bosgarren postuarekin konformatu behar izan du.
Matej Benus eslovakiarrak, txapeldunorde olinpikoak, seigarren bukatu du 105.60rekin.
"Sentsazio gazi-gozoa"
"Ez da kontzentrazio falta izan baina beharbada zehaztasun falta bai, eta akats txikiak pilatu zaizkit jaitsieran", azaldu du Elosegik finala bukatu ostean.
"Orain ez dut diploma era positiboan baloratzen baina uste dut etorkizunean, aurrerago, beste era batera ikusiko ditudala gauzak. Jaitsiera ona egin ez izanaren penarekin geratzen naiz, lortutako postua alde batera utzita", gaineratu du.
"Sentsazio gazi-gozoa geratzen zait, nire burua goiko postuetan ikusten nuelako maila emanez gero", aitortu du Munduko egungo txapeldunordeak.
Zure interesekoa izan daiteke
Linda Noskovak ez dio aukerarik eman Muchovari eta Wimbledon irabazi du
Noskova Wimbledoneko txapeldun gazteena da Petra Kvitova herrikideaz geroztik, 2011n, eta hirugarren txekiarra azken lau urteetan.
Carlota Cigandak ez du kortea gainditu Amundi Evian Championshipean
75 kolperekin amaitu duen bigarren jardunaldi baten ostean, guztira 147rekin, ezin izan du lehenengo jardunaldiko jokoa hobetu.
Carlota Cigandak lehen postuetaik urrun amaitu du Aumundi Evian Championshiparen inaugurazio jardunaldian
Nafarrak 72 kolperekin (+1) osatu du jardunaldia eta 69. postuan bukatu du. Aki Iwai japoniarrak 63 kolpeko txanda perfektua egin du (-8) lehen postuan amaitzeko, bigarren Perrine Delacour frantziarra da 65 kolperekin (-6), hirugarren sailkatua den Hee Im Jin korearrak baino bat gutxiago (-5).
Pou anaien zortzigarren espedizioa Andeetako Cordillera Blancara
Abentura ez da ondo hasi, izan ere, Eneko, anaia zaharrena, 15 egunez egon da ohean gaixorik bronkitis batekin. Behin sendatuta, 5.350 metroko altuera duen Ichic Ultan gailurra egin dute.
Gasteizko Ironmanak 3.000 atleta inguru bilduko ditu igande honetan Arabako hiriburuan
Gasteizko Villa Suso Jauregiak hartu du gaur goizean aurkezpena. Proba 07:00etan abiatuko da, Uribarriko urtegian, eta Plaza Berrian amaituko da. Lasterketa beste lau urterako ziurtatu dute.
Clara Azurmendiri ebakuntza egin diote belaunean, aurreko lotailu gurutzatua hautsi ondoren
Badminton jokalari donostiarrak iragan ekainean, Kaliforniako Unibertsitatean, jokatutako US Open txapelketako lehen egunean min hartu zuen.
Nazioarteko Batzorde Olinpikoak aldi baterako kendu dio zigorra Errusiari
Neurria 2023ko urritik zegoen indarrean, eta Ukrainako gerragatik eta dopin-programarengatik jarri zuten.
Egoitz Bijueskak urrea eskuratu du X Games txapelketan, eta historia egiten jarraitzen du
15 urteko bilbotarrak urrezko domina eskuratu du Japonen jokatu den Park modalitateko X Games txapelketan. Tom Schaar eta Keegan Palmer mendean hartu ditu bizkaitarrak, denboraldi bikaina berretsiz.
Emma Huntek abiadura eskaladako errekorra hautsi du, lehen aldiz sei segundotik jaitsita
Estatubatuarrak Aleksandra Miroslaw txapeldun olinpikoak zuen 6.03ko marka hautsi du.
Egoitz Bijueskak zilarra irabazi du X Games txapelketetan
15 urteko bilbotarra bolada onean da, martxoan Park modalitateko munduko txapeldun izan ondoren.