2020ko amaiera arte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ferrarik eta Sebastian Vettelek kontratua ez berritzea erabaki dute

Italiako taldeak eskerrak eman dizkio Alemaniako pilotuari azken bost urteetan egindako lanagatik.
Sebastian Vettel
Sebastian Vettel

Sebastian Vettelek ez du Ferrari etxean jarraituko datorren denboraldian.

Pilotuak eta Italiako taldeak kontratua ez berritzea erabaki dute, beraz, 2020ko amaieran amaituko da euren arteko akordioa.

"Scuderia Ferrarirekin dudan harremana 2020an amaituko da. Zenbat eta emaitza hobeagoak ateratzeko oso inportantea da armonian egitea lan, alde guztiak. Taldea eta ni neu konturatu egin gara elkarrekin jarraitzeko gogoa ez dagoela. Beraz, denboraldi hau amaituko dut eta nire azkena izango da Ferrarin!, adierazi du Vettelek.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X