BOXEOA: LUMA PISUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Andoni Gago da Europako txapeldun berria

Otxarkoagakoa Jesus Sanchez madrildarrari gailendu zitzaion puntutara
Iragarkia
ANDONI GAGO CAMPEON EUROPA PESO PLUMA EFE
18:00 - 20:00
Andoni Gago, luma pisuko Europako txapeldun

Andoni Gago bizkaitarrak luma pisuko Europako txapelketa eskuratu zuen larunbat gauen, Bilbao Arenan jokatu zen gau-emanaldian, Jesus Sanchez madrildarrari puntutara ahobatezko erabakirik gabe irabazi ostean.

Epaileen txartelak honako emaitza hauek agertu zituzten: 115-114, 115-113 eta 112-116. Ondorioz, Otxarkoagako boxeolariak eskuratu zuen Kiko Martinezek joan zen otsailean jabegabe utzi zuen Europako gerrikoa.

Borrokalari biek oso lehia gogorra eta parekatua izan zuten Bilboko ringaren gainean. Borrokaldiaren ekimena Gagok eraman zuen zatirik gehienean, oso dinamiko aritu zen Sanchezen aurka. Madrildarraren taktika distantzian borrokatzea eta kontraerasoan jardutea izan zen.

Bosgarren asaltotik aurrera, borrokaldia asko gogortu zen, kirolari bakoitzak bere gidoiari eusten zion bitartean.

Hitzartutako hamabi asaltoak behin bukatuta, epaileek Gagoren konstantzia eta ekimena saritu zuten teknikoki iaioagoa zen Sanchezen aurrean, nahiz eta madrildarrari, beharbada, kolperen bat edo beste gehiago ematea falta izan zitzaion auzia bere alde erabaki ahal izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

Nadia Erostarbe, surflaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nadia Erostarbe: "Izugarria da miretsi dudan hain beste jenderekin egotea"

Zarauzko surflariak, egun batzuk aprobetxatzen ari denak etxean bere jendearekin denbora pasatzeko, denboraldiaren lehen zatian nola joan zaion aztertu du, eta, aldi berean, une bikaina igarotzen ari dela onartu du. Zarauztarra Championship Tourreko, Munduko zirkuiturik zorrotzeneko, sailkapen nagusiko Top 10ean dago, lehen sei probak jokatu eta gero. Denboraldiko bigarren zatian ere maila horretan jarraitzea espero du.

Jose María Olazabal, golfista
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jose Maria Olazabal: “V. Bizkaia Openak etorkizun ona dauka; profesionalek zelaia eta txapelketa maite ditugu”

Jose Maria Olazabal, Augustako Mastersa bi aldiz irabazi duen jokalaria, V. Bizkaia Openeko kartelaren buru da, Espainiako Golf Profesionalaren Elkarteko (PGAe) zirkuituaren txapelketa garrantzitsuenetakoan. Olazabalekin batera, beste 145 jokalarik eman dute izena. Hondarribikoak ostegun honetan hasi den US Opena ere aztertu du, baita Jon Rahmek txapelketan izango dituen aukerak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X