Jon Rahm munduko sailkapeneko bosgarren postuan mantentzen da
Brando Stone hegoafrikarrak irabazi zuen Eskoziako Irekia iragan astean eta 261 postu igo ditu munduko sailkapenean. Jon Rahm euskal golflariak bosgarren postuan jarraitzen du, eta Dustin Johnson da liderra.
Lehen hamar postuetan ez da aldaketarik egon eta Brando Stonesen igoera da aipagarriena. Hegoafrikarra 110. postuan kokatu da, 261 postu igo ostean. Adrian Otagui euskal jokalaria rankingeko 80. postuan da.
Munduko sailkapena:
.1. Dustin Johnson (AEB) 9.6329 puntu batezbeste
.2. Justin Thomas (AEB) 8.4645
.3. Justin Rosa (ING) 8.1296
.4. Brooks Koepka (AEB) 8.0410
.5. Jon Rahm (EUS) 7.4997
.6. Jordan Spieth (AEB) 7.1253
.7. Rickie Fowler (AEB) 6.7446
.8. Rory Mcllroy (NIR) 6.4923
.9. Jason Day (AUS) 6.2630
10. Tommy Fleetwood (ING) 5.8924
-------------
19. Sergio Garcia (ESP) 4.4331
25. Rafael Cabrera Bello (ESP) 3.5994
54. Emiliano Grillo (ARG) 2.2492
73. Jorge Campillo (ESP) 1.9479
78. Jhonattan Vegas (VEN) 1.8377
80. Adrian Otaegui (EUS) 1.8474
Zure interesekoa izan daiteke
Rybakina nagusitu da AEBko Irekian, finalean Sabalenka menderatuta
Elena Rybakinak irabazi du AEBko Irekia, Aryna Sabalenka 6-4, 5-7 eta 6-2 mendean hartuta. Garaipen honekin, kazakhstandarrak bere hirugarren Grand Slama lortu du, eta munduko lehen postua.
Miren Lazkanok zilarra irabazi du La Seu d'Urgelleko Munduko Kopako kanoa proban
12 onenen txandan, Lazkanok 104.55eko azken denbora egin du, eta Ana Satila brasildarrarengandik 0.70era sailkatu da.
Zverev eta Shelton, AEBko Irekiko finalean
Alexander Zverevek eta Ben Sheltonek jokatuko dute igande honetan AEBko Irekiko finala, Karen Khatxanov eta Frances Tiafoe gainditu ostean, hurrenez hurren.
Maialen Chourraut, hirugarrena K1eko sailkapen nagusian
Euskal palistak denboraldi bikaina egin du K1eko Munduko Kopan. 227 puntu lortu ditu eta hirugarren postuan kokatu da sailkapen nagusian.
Ardi Moztaileen Nazioarteko Txapelketa, irailaren 19an, Elizondon
Datorren irailaren 19an, Ardi Moztaileen Nazioarteko Txapelketa antolatu dute Elizondon, eta gaur goizean egin dute aurkezpena. Euskal Herriko moztaileak ez ezik, beste hainbat herrialdeetatik ere etorriko dira lehian parte hartzera.
Novak Djokovic Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondan galdu du eta
Novak Djokovic tenis-jokalari serbiarra Estatu Batuetako Irekitik kanpo geratu da, lehen errondako partida galdu baitu, Mariano Navoneren aurka. Akituta amaitu du neurketa.
Jon Rahmen Legion XIII taldeak irabazi du LIV txapelketa
Barrikako golf-jokalaria buru duen taldeak garaipena lortu du, Indianapolisen jokatutako txapelketa irabazita. Banakako lehian, Rahm bigarren izan da.
Sinnerrek ez du AEBetako Irekian parte hartuko, eskuineko belaunean daukan lesioarengatik
Italiarrak, munduko lehen sailkatuak, ez du partida ofizialik jokatuko bigarren urtez jarraian Wimbledon konkistatu zuenetik.
Carlos Alcarazek bere tronua defendatuko du Estatu Batuetako Irekian
Murtziako tenislaria kantxetara itzuliko da New Yorken, eskuin eskumuturrean izan duen lesioa gainditu ostean.
Pou Anaiek eta Micher Quitok “Bonus Track” ireki dute Cordillera Blancan
Uda honetan, Eneko eta Iker Pouk, Peruko Micher Quito kidearekin batera, "Bonus Track" (WI7/M6/6c/1.060 m) ireki dute Ranrapalcan (6.162 m), Peruko Cordillera Blancan. Mendikate honetan inauguratu dituzten 22 ibilbideetatik gogorrena eta konprometituena. Hiru egunetan eta estilo alpinoan egin dute hori, Andeetako mendi handietako bati autonomia osoz aurre eginez.