Bat Formula
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hungariako Sari nagusia irabazi eta lidergoari eutsi dio Vettelek

Lewis Hamilton britainiarra podiumetik kanpo geratu da.
Sebastian Vettel. Argazkia: Efe.
Sebastian Vettel. Argazkia: Efe.

Sebastian Vettel alemaniarrak irabazi du Hungariako Sari Nagusia, Kimi Raikkonen Ferrariko taldekidearen aurretik. Vettelek munduko sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du.

Vettelen 46. garaipen honi esker, alemaniarrak lidergoan jarraituko du udako atsedenaldian. Raikkonen eta Bottas sartu dira helmugan Vettelen ostean.

Lewis Hamilton britainiarra podiumetik kanpo geratu da.

Marx Verstappen holandarra bosgarren izan da, eta Fernando Alonso eta Carlos Sainz espainiarrak seigarren eta zazpigarren, hurrenez hurren.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X