Boxeoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kerman Lejarragak kontratu garrantzitsua sinatu du AEBetan lehiatzeko

'Morgako Errebolberra' ezizenaz ezaguna den boxealari bizkaitarrak 'DiBella Entertainment' promotorarekin kontratua sinatu du hiru urterako. Amerikako Estatu Batuetan hasiko da lehiatzen.
Kerman Lejarraga. Argazkia: EFE
Kerman Lejarraga. Argazkia: EFE

Kerman Lejarraga boxealari bizkaitarrak hiru urterako kontratua sinatu du Amerikako Estatu Batuetako 'DiBella Entertainment' promotora garrantzitsuarekin. Hala jakinarazi du orain arte Kerman zeraman 'MGZ Promotions'ek.

'Morgako Errebolerra' ezizenaz ezaguna da Lejarraga eta Lou DiBella boxeo-munduko eragile garrantzitsuenetako baten interesa piztu du. "Ez zait edozein boxealari fitxatzea gustatzen, ilusioa eragiten dutenak bakarrik kontratatzen ditut", adierazi zuen DiBellak ESPN kateari duela gutxi eskainitako elkarrizketan.

Kontratu honekin Kerman Lejarragak borrokaldi kopuru bat bermatuta izango du urtero. Bere irabaziak aldatzen joango dira emaitzen arabera, horiek eragingo baitute telebista kateek bere borrokaldiengatik diru gehiago eskaintzea.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Nadia Erostarbe, surflaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nadia Erostarbe: “Izugarria da miretsi dudan hainbeste jenderekin egotea"

Zarauzko surflaria egun batzuk etxean emango ditu, bere ingurukoekin egoteko. Denboraldiaren lehen zatian nola joan zaion aztertu du, eta, era berean, une bikaina igarotzen ari dela onartu du. Zarauztarra Championship Tourreko, Munduko zirkuiturik zorrotzeneko, sailkapen nagusiko top 10ean dago, lehen sei probak jokatu eta gero. Denboraldiko bigarren zatian ere maila horretan jarraitzea espero du.

Jose María Olazabal, golfista
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jose Maria Olazabal: “V. Bizkaia Openak etorkizun ona dauka; profesionalek zelaia eta txapelketa maite ditugu”

Jose Maria Olazabal, Augustako Mastersa bi aldiz irabazi duen jokalaria, V. Bizkaia Openeko kartelaren buru da, Espainiako Golf Profesionalaren Elkarteko (PGAe) zirkuituaren txapelketa garrantzitsuenetakoan. Olazabalekin batera, beste 145 jokalarik eman dute izena. Hondarribikoak ostegun honetan hasi den US Opena ere aztertu du, baita Jon Rahmek txapelketan izango dituen aukerak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X