Sokatirako euskal selekzioa Volendamen dago, Munduko Txapelketarako
Sokatirako euskal selekzioak goma gaineko Munduko Txapelketan hartuko du parte asteburu honetan, Volendamen (Holanda). Ostegun eta ostiralean (otsailak 18 eta 19), kluben arteko lehiaketa egingo dute; larunbat eta igandean selekzioaren txanda da, Basque Country lehiatuko da.
Lehen aldiz hartuko du parte selekzioak Nazioarteko Federazioko kide bezala. Euskal epaile bat ere bertan izango da.
Eitb.eus-ek Munduko Txapelketa emango du, zuzenean, ostegunetik igandera bitartean. Ostegunean, 9:00etan hasiko da emanaldia.
Zure interesekoa izan daiteke
Nadia Erostarbek Bonsoy Gold Coasteko finalerdiak jokatuko ditu
Zarauztarrak Gabriela Bryan hawaiarra gainditu du (15.67-14.33) Australiako probako final-laurdenetan.
Europako bi final jokatuko dira San Mamesen: Bordeaux-Leinster eta Ulster-Montpellier
Errugbiko Europako txapelketa garrantzitsuenetako bi finalak maiatzaren 22an eta 23an jokatuko dira San Mames estadioan.
Alex Zanardi 1 Formulako pilotu ohia, paralinpismoaren mitoa eta erresistentziaren sinboloa hil da
Paraziklista gisa, urrezko lau domina paralinpiko lortu zituen Londres 2012 eta Rio 2016 olinpiar jokoetan. Zanardik arrasto sakona utzi du kirol alorrean izandako lorpenengatik eta, batez ere, bizitzan izandako zailtasunei aurre egiteko erakutsitako indarragatik.
Naroa Arrasate, Europako txapeldunordea: “Pena da urreagatik borrokan lesionatzea, baina zilarrarekin pozik nago"
Naroa Arrasate nafarrak zilarra bereganatu du Europako halterofilia txapelketan, 69 kiloko kategorian. Atarrabiako kirolaria urrea lortzeko lehian sartu zen, baina 131 kilo altxatzen saiatu zenean, ukondoa atera zitzaion. Edonola ere, 23 urteko halterofiloa pozarren dago Europan domina eskuratu eta maila bikaina eman duelako.
Eneko Pouk Carros de Foc zeharkaldia egin du
Kirolari arabarrak Isa Casado gipuzkoarrarekin, Alfredo del Campo errioxarrarekin eta Albert Babot andorrarrarekin batera burutu du Pirinioetako ibilbidea. Taldeak 60 kilometro eta 5.100 metroko desnibel positiboko zeharkaldia egin dute hiru jardunaldi gogorretan.
Nelly Kordak irabazi du Chevron Championship txapelketa; Carlota Cigandak hamabigarren amaitu du
Carlota Ciganda nafarra hamabigarren postuan geratu zen, -4 punturekin. Bigarren aldiz irabazi du txapelketa honetan.
Wiesberger austriarra Adrian Otaeguiri gailendu zaio Txinako Irekian
Otaeguik gertu izan du garaipena DP World Tourreko Txinako Irekian, baina azkenean amore eman du Bernd Wiesberger austriarraren aurka.
Carlota Ciganda 71 kolpeko txartelarekin estreinatu da Chevron Championshipen, bat parraz azpitik
Nafarrak bi birdie egin ditu, 5. eta 14. zuloetan, baina 9. zuloan bogey bat ere egin du. Eguneko gainerako zuloetan parra egin du. Ciganda bederatzigarren geratu zen iaz Chevron Championshipen.
Hawaiiko Kaiwi kanala, Iskander Sagarminagaren hurrengo erronka
Iskander Sagarminaga igerilari galdakaoztarrak aurrean duen hurrengo erronkaren berri eman du: Hawaiiko Kaiwi kanala zeharkatu nahi du, Molokai uhartean.
Jon Rahmek LIV Golf Mexico City txapelketa irabazi du, eta hogeigarren postuan jarri da munduko sailkapenean
2026ko denboraldian, bigarrenez eskuratu du garaipena euskal golf jokalariak; izan ere, Hong Kongen ere gailendu zen. Mexikon, Rahmek paretik azpiko 21 egin du, alegia, bigarren sailkatuak baino sei kolpe gutxiago behar izan ditu.