Vettelek garaipena dastatu du berriro Hungarian
Sebastian Vettel alemaniarra garaipenaren bidera itzuli da, Hungariako Sari Nagusia irabazita. Munduko Txapelketako hamargarren proba lehiatu dute Hungaroring zirkuituan, eta podiumean Red Bull taldeko bi gidariak lagun izan ditu Vetellek: Daniil Kvyat errusiarra eta Daniel Ricciardo australiarra.
Fernando Alonso, berriz, bosgarren izan da. Mercedes taldeko gidariei dagokienez, huts mordoa egin eta garesti ordaindu dute.
Hungariakoa Vettelek aurtengo denboraldian lortzen duen bigarren garaipena da. Aurrekoa, Malaisiako Sari Nagusian lortu zuen. Ferrarikoak amaiera eman dio Mercedeseko 'zilarrezko gezien' nagusitasunari.
Garaipena, Bianchiren omenez
"Garaipena Jules Bianchiri eskaini nahi diogu, mutil bikaina, haren hutsa izugarri sentitzen dugu", esan du Sergio Marchionne Ferrariko presidenteak komunikatu batean.