McLarenek ostegun honetan iragarri dezake Alonsoren fitxaketa
McLaren taldeak ekitaldi batera deitu ditu hedabideak ostegun honetan. Saioa Wokingeko egoitzan izango da, eta bertan Fernando Alonsoren fitxaketaz eta aro berri honetan bidelagun izango duen Jenson Button edo Kevin Magnussenetaz arituko dira.
“Esklusibo” eta "garrantzitsu"-tzat jo dute ekitaldia britainiarrek. Horrela jakinarazi baitiete hedabideei, ostegun honetako 11:00etan bertaratzera gonbidatu dituztenean. Xehetasun gehiago eskaini ez duten arren, seguruenik hurrengo denboraldiko talde berria iragarriko dute.
Ferrarin bost urte eman ondoren, Fernando Alonsoren fitxaketa iragartzea espero da. 2007. Urtean lehiatu zuen talde britainiarrarekin asturiarrak, eta 2015 honetan, Hondaren motor berrien laguntzarekin egingo du aurrera Alonsok.