Monakoko Sari Nagusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rosbergek 'pole'a lortu eta Alonso seigarren izan da

Lewis Hamilton (Mercedes) taldekidea izan da bigarren, eta Red Bulleko bi pilotuak Vettel (hirugarren) eta Webber (laugarren) bigarren ilaratik aterako dira. Raikkonen izan da bosgarren.
Nico Rosbergek 'pole'a lortu du Monakon. Argazkia: EFE

Nico Rosbergek (Mercedes) lortu du 'pole'a Monakoko Sari Nagusian, eta Mercedesen taldekide duen Lewis Hamilton izan da bigarren.

Lehen ilaran Mercedes taldeko pilotuak egongo dira, eta bigarrenean Red Bullekoak. Sebastian Vettel izan da hirugarren, eta Mark Webber laugarren. Fernando Alonsok (Ferrari) seigarren postuan amaitu du entrenamendu ofiziala, eta hirugarren ilaratik aterako da, bosgarren izan den Kimmi Raikkonenekin (Lotus) batera.

Entrenamendu ofizialeko sailkapena:

.1. Nico Rosberg (ALE/Mercedes F1W04)               1:13.876

.2. Lewis Hamilton (GBR/Mercedes F1W04)             1:13.967

.3. Sebastian Vettel (ALE/Red Bull RB9 Renault)     1:13.980

.4. Mark Webber (AUS/Red Bull RB9 Renault)          1:14.181

.5. Kimi Raikkonen (FIN/Lotus E21 Renault)          1:14.822

.6. Fernando Alonso (ESP/Ferrari F138)              1:14.824

.7. Sergio Pérez (MEX/McLaren MP4/28 Mercedes)      1:15.138

.8. Adrian Sutil (ALE/Force India VJM06 Mercedes)   1:15.383

.9. Jenson Button (GBR/McLaren MP4/28 Mercedes)     1:15.647

10. Jean-Eric Vergne (FRA/Toro Rosso STR8 Ferrari)  1:15.703

11. Nico Hülkenberg (ALE/Sauber C32 Ferrari)        1:18.331

12. Daniel Ricciardo (AUS/Toro Rosso STR8 Ferrari)  1:18.344

13. Romain Grosjean (FRA/Lotus E21 Renault)         1:18.603

14. Valteri Bottas (FIN/Williams FW35 Renault)      1:19.077

15. Giedo van der Garde (HOL/Caterham CT03 Renault) 1:19.408

16. Pastor Maldonado (VEN/Williams FW35 Renault)    1:21.688

17. Paul di Resta (GBR/Force India VJM06 Mercedes)  1:26.322

18. Charles Pic (FRA/Caterham CT03 Renault)         1:26.633

19. Esteban Gutiérrez (MEX/Sauber C32 Ferrari)      1:26.917

20. Max Chilton (GBR/Marussia MR02 Cosworth)        1:27.303

21. Jules Bianchi (FRA/Marussia MR02 Cosworth)     -

22. Felipe Massa (BRA/Ferrari F138)                -

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X