Vettel garaile Bahrainen, eta Ferrariak, negargarri
Sebastian Vettel alemaniarra (Red Bull) gailendu da Bahraineko Sari Nagusian, Munduko Txapelketako hirugarren lasterketan. Fernando Alonso zortzigarren izan da autoarekin zenbait arazo izan eta gero.
Gidariek 57 itzuli bete dituzte Sakhir zirkuitoan, 308.238 kilometro eginda. Vettelen atzetik Kimi Raikkonen finlandiarra eta Romain Grosjean frantziarra sartu dira.
Bahraineko Sari Nagusiko sailkapenak:
.1. Sebastian Vettel (ALE/Red Bull RB9 Renault) 1.36:00.498
.2. Kimi Raikkonen (FIN/Lotus E21 Renault) + 9.111
.3. Romain Grosjean (FRA/Lotus E21 Renault) + 19.507
.4. Paul di Resta (GBR/Force India VJM06 Mercedes) + 21.727
.5. Lewis Hamilton (GBR/Mercedes F1W04) + 35.230
.6. Sergio Perez (MEX/McLaren MP4/28 Mercedes) + 35.998
.7. Mark Webber (AUS/Red Bull RB9 Renault) + 37.244
.8. Fernando Alonso (ESP/Ferrari F138) + 37.574
.9. Nico Rosberg (ALE/Mercedes F1W04) + 41.126
10. Jenson Button (GBR/McLaren MP4/28 Mercedes) + 46.631
11. Pastor Maldonado (VEN/Williams FW35 Renault) + 1:06.450
12. Nico Hülkenberg (ALE/Sauber C32 Ferrari) + 1:12.933
13. Adrian Sutil (ALE/Force India VJM06 Mercedes) + 1:16:719
14. Valteri Bottas (FIN/Williams FW35 Renault) + 1:21.511
15. Felipe Massa (BRA/Ferrari F138) + 1:26.364
16. Daniel Ricciardo (AUS/Toro Rosso STR8 Ferrari) itzuli batera
17. Charles Pic (FRA/Caterham CT03 Renault) itzuli batera
18. Esteban Gutiérrez (MEX/Sauber C32 Ferrari) itzuli batera
19. Jules Bianchi (FRA/Marussia MR02 Cosworth) itzuli batera
20. Max Chilton (GBR/Marussia MR02 Cosworth) itzuli batera
21. Giedo van der Garde (HOL/Caterham CT03 Renault) bi itzulira
Zure interesekoa izan daiteke
Emma Huntek abiadura eskaladako errekorra hautsi du, lehen aldiz sei segundotik jaitsita
Estatubatuarrak Aleksandra Miroslaw txapeldun olinpikoak zuen 6.03ko marka hautsi du.
Egoitz Bijueskak zilarra irabazi du X Games txapelketetan
15 urteko bilbotarra bolada onean da, martxoan Park modalitateko munduko txapeldun izan ondoren.
Maddi Marquet eta Luke Willian, Onditz Memorialean garaile
Igande goizean Donostian jokatutako Onditz Memorialean, 640 parte-hartzaile egon dira. Luke Willian australiarra nagusitu da gizonezkoen proban, eta atzetik, 9 segundora, Mikel Arrasate bizkaitarra helmugaratu da. Emakumezkoetan, Maddi Marquet donostiarra izan da nagusi, argi eta garbi, 8 minuturen aldea atera baitio bigarren sailkatuari.
Paul Inchauspek irabazi du Kiroletako Irekia
Paul Inchauspek irabazi du larunbat honetan Kiroletako Irekia, ATPko rankingerako balio duen txapelketaren 41. edizioa, finalean Oscar Weightman britainiarra 4-6, 7-6 (3) eta 6-3 mendean hartuta. (Bideoa, gazteleraz)
Nadia Erostarbe: “Izugarria da miretsi dudan hainbeste jenderekin egotea"
Zarauzko surflariak denboraldiaren lehen zatian egindako lana aztertu du, une bikaina igarotzen ari dela onartuta. Zarauztarra Championship Tourreko, Munduko zirkuiturik zorrotzeneko, sailkapen nagusiko top 10ean dago, lehen sei probak jokatu eta gero.
Nadia Erostarbe, hirugarren Championship Tourreko Saquarema Pro proban
Zarauztarrak 8,67ko emaitza lortu du finalaurrekoetan, Tya Zebrowski frantziarraren 14,84koaren aurka.
Wyndham Clarkek irabazi du Estatu Batuetako Irekia, bere ibilbidean bigarrenez
Lau parraz azpitik eginda, Clarkek 2023an lortu zuen garaipena berretsi du. Txapeldunak Sam Burnsek baino kolpe bat gutxiago egin du; azken hori igandeko jardunaldia amaitu arte aritu zen irabazteko lehian. Jon Rahm, ostiralean txapelketatik at geldituta, munduko sailkapeneko hamargarren posturaino jaitsi da.
Mario Galiano andaluziarra gailendu da Meaztegin bigarrenez jarraian
Mario Galiano andaluziarra nagusitu da V. Bizkaia Openean, eta iaz bezala gailendu da Meaztegiko zelaian. Galianok nagusitasunez irabazi du 3 jardunaldietan, parretik behera 14 kolpe pilatuta. Alvaro Morales eta Marc Sabria 3 kolpera sailkatu dira, biak parretik behera 11 kolpeko txartela aurkeztuta. Augustako Mastersa birritan irabazi duen Jose Maria Olazabal 36. postuan sailkatu da.
Burdin Hesiko mendi lasterketa; memoria, elkartasuna eta kirola
Gamiz-Fikan Burdin Hesiko mendi lasterketa solidarioaren edizio berri bat jokatu da, lehiaketara ihes egiten ez duen baina bere izaera solidarioari eusten dion proba. Aurten, errekorra izan da, 1.200 parte-hartzailerekin. Garaipena Zaid Ait Malekentzat eta Sonia Vizcainorentzat izan da.
Rahmek ez du kortea pasatu AEBko Irekian
Bigarren jardunaldi gorabeheratsu baten ondoren, Barrikakoak 6 kolpe hartu ditu parearen gainean, eta bertan behera utzi behar izan du.