Erretiroa hartu du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Phelps, historiako igerilari onena

Estatubatuarrak erretiroa hartu du Olinpiar Jokoetan hogeita bi domina eskuratuta. Horietatik hamazortzi urrezkoak, bi zilarrezkoak eta beste bi, brontzezkoak.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Michael Phelps, Olinpiar Jokoetako errege

Michael Phelps historiako igerilari onenak erretiroa hartu du Londreseko Olinpiar Jokoetan parte hartu ondoren. Ingalaterrako hiriburuan urrezko lau domina eta zilarrezko beste bi domina eskuratu ditu. Hiru Olinpiar Jokotan hartu du parte Phelpsek, Athens 2004an, Pekin 2008an eta Londres 2012an, eta guztira hogeita bi domina lortu ditu; hamazortzi urrezkoak, bi zilarrezkoa eta bi brontzezkoak.

Baltimoreko (Maryland) Towsonen jaio zen Michael Phelps 1985eko ekainaren 30ean. 27 urterekin hogeita bi domina lortu ditu Olinpiar Jokoetan, eta beste hainbat domina Munduko Txapelketetan.

2001ean irabazi zuen bere lehen domina Fukuokan (Japonia) jokatu zen Munduko Txapelketan. Phelpsek dioenez, domina horrek ekartzen dizkio oroitzapenik onenak. Bartzelonan jokatu ziren 2003ko Munduko Txapelketetan urrezko lau domina eskuratu zituen.

Urte bete geroago, 2004an Atenasen egin ziren Olinpiar Jokoetan lortu zuen urrezko bere lehen domina olinpikoa. Guztira, urrezko lau domina eta brontzeko bi domina eskuratu zituen 2004ko Olinpiar Jokoetan.

2008an Pekinen egin ziren Olinpiar Jokoetan urrezko zortzi domina lortu zituen Phelpsek. Parte hartu zuen proba guztietan lortu zuen urrea estatubatuarrak.

Erromako Munduko Txapelketetan urrezko bost domina eta zilarrezko domina bat eskuratu zituen. 2011. urtean Shangaiko Munduko Txapelketetan urrezko lau domina, zilarrezko bi, eta brontzeko bat irabazi zituen.

Palmares honekin merezitako erretiroa hartu du Michael Phelpsek. Orain arte, asko bidaitu duela esan zuen Phelpsek, baina joan den tokietako hotelak eta igerilekuak soilik ezagutzen zituela esan zuen. Jada, bere ametsa bete dezake; bidaitzea eta mundua behar den moduan ikustea.

Michael Phelpsen Hogeita bi dominak:

Athens 2004

Urrezko domina 200 metro estiloen lasterketan

Urrezko domina 400 metro estiloen lasterketan

Urrezko domina 100 metro tximeleta lasterketan

Urrezko domina 4x200 libre lasterketan

Urrezko domina 4x100 estiloan

Brontzezko domina 200 metro libreetan

Brontzezko domina 4x100 libre

Pekin 2008

Urrezko domina 200 estiloan

Urrezko domina400 estiloan

Urrezko domina 100 metro tximeleta lasterketan

Urrezko domina 200 metro tximeleta lasterketan

Urrezko domina 200 libreetan

Urrezko domina 4x100 libreetan

Urrezko domina 4x200 libreetan

Urrezko domina 4x100 estiloan

Londres 2012

Urrezko domina 200 estiloan

Urrezko domina 100 metro tximeleta lasterketan

Urrezko domina 4x200 librean

Urrezko domina 4x100 estiloan

Zilarrezko domina 200 metro tximeleta lasterketan

Zilarrezko domina 4x100 librean

Publizitatea
X
Publizitatea
X