Alemaniako S.N.
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fernando Alonsok Hockenheimen Vettel eta Button gainditu ditu

Asturiaseko gidariak Alemaniako Sari Nagusia irabazita Munduko Txapelketako lidergoa sendotu du. Ferrari taldekoak Bat Formulan bere 30. garaipena eskuratu du.
Fernando Alonso. Argazkia: EFE
Fernando Alonso. Argazkia: EFE

Fernando Alonsok (Ferrari) Alemaniako Sari Nagusia irabazi eta Bat Formulako Munduko Txapelketako lidergoa sendotu du. Asturiaseko gidaria Hockenheimeko zirkuituan azkarrena izan da, eta Sebastian Vettel (Red Bull) eta Jenson Button (McLaren) gainditu ditu. Laugarren Kimi Raikkonen (Lotus) finlandiarra izan da, eta Kamui Kobayashi (Sauber) japoniarra, bosgarren.

Ferrari taldeko espainiarrak Bat Formulan bere 30. garaipena lortu du. Alonsok denboraldiko hirugarren garaipena eskuratu du, eta lidergoan sendo jarraitzen du.

Alemaniako S.N.:

1. Fernando Alonso (ESP/Ferrari) Irabazlea.

2. Sebastian Vettel (ALE/Red Bull) 3.7.

3. Jenson Button (GBR/McLaren) 6.9.

4. Kimi Rikknen (FIN/Lotus) 15.1.

5. Kamui Kobayashi (JPN/Sauber) 20.8.

6. Sergio Perez (MEX/Sauber) 29.8.

7. Michael Schumacher (ALE/Mercedes) 31.7.

8. Mark Webber (AUS/Red Bull) 46.9.

9. Nico Hulkenberg (ALE/Force India) 48.1.

10. Nico Rosberg (ALE/Mercedes) 48.8.

11. Paul di Resta (GBR/Force India) 59.2.

12. Felipe Massa (BRA/Ferrari) 71.4.

13. Daniel Ricciardo (AUS/Toro Rosso) 76.8.

14. Jean-Eric Vergne (FRA/Toro Rosso) 76.9.

15. Pastor Maldonado (VEN/Williams) + bira 1.

16. Vitaly Petrov (RUS/Caterham) + bira 1.

17. Bruno Senna (BRA/Williams) + bira 1.

18. Romain Grosjean (FRA/Lotus) + bira 1.

19. Heikki Kovalainen (FIN/Caterham) + 2 bira.

20. Charles Pic (FRA/Marussia) + 2 bira.

21. Pedro de la Rosa (ESP/HRT) + 3 bira.

22. Timo Glock (ALE/Marussia) + 3 bira.

23. Narain Karthikeyan (IND/HRT) + 3 bira.

Sailkatu gabe:

Lewis Hamilton (GBR/McLaren)  58 biran.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X